(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 140 ohe eta osasun-materiala eman ditu dohaintzan, laguntza humanitariorako ostirala, 2018.eko irailak 28


Erakunde humanitario eta erlijioso-kongregazioen eskaerari erantzunez, materiala Afrikako, Amerikako eta Asiako zentro eta ospitaleetan banatzen ari dira.


Afrikan ospitaleratu den CHNk emandako bi ohe. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneak osasun-materiala eta altzariak eman ditu dohaintzan, eta, eskaeraren arabera, Afrikan, Hego Amerikan, Erdialdeko Amerikan edo Asian laguntza humanitarioa emateko erabiliko dira. Ayuda Contenedores gobernuz kanpoko erakundea arduratzen da materiala banatzeaz, erakunde humanitario eta erlijio-erakundeek, Ambala, las Hermanas terciarias Capuchinas, las Sirvientas de María eta Salesianos kasu, dituzten beharren arabera.

Nafarroako Ospitale Guneak zaharkituta gelditu diren 140 ohe, 40 besaulki, 30 mahaitxo eta 120 aulki eman ditu dohaintzan, gehienak Virgen del Camino ospitale zaharreko altzariak berritu zirenean bazter utzitakoak. Horretaz gain, osasun-materiala eta lizitazio-lehiaketako laginak ere gehitu ditu. Ayuda Contenedores arduratzen da dohaintzan emandako materiala bildu, gorde eta banatzeaz, horien beharra duten GKEen eskaeraren arabera.

Nafarroako Ospitale Guneak dohaintzan emandako lehenengo bidalketak iritsi dira beren helmugetara:  ospitale- eta sorospen-zentroak Senegalgo Thyes hirian; Sirvientas de María de Dschang kongregazioa, Kamerunen; Santa Rita Ospitalea, Vieran;  Cinkasse-ko Don Bosco de los salesianos, Togon;  Cajamarca-ko ospitalea, Perun eta las Hermanas Terciarias Capuchinas de Cotonou Ospitalea, Beninen. Ambala-ko Ospitalera Kamerunen eta Txad-eko ospitalera ere bidalketa berriak egitea aurreikusita dago.

“Oheak eskaera handiko materialak dira, gero eta gehiago eskatzen dizkigute. Ospitale batzuetan kanaberako esterak erabiltzen dituzte, eta horientzat ohe artikulatuak edukitzea izugarrizko aldaketa da”, azaldu du José Mari Puig jaunak Ayuda Contenedores GKEren buruak.

Kontainerretan, osasun-materialarekin batera erakunde publiko zein pribatuek dohaintzan emandako materiala (arropa, jostailuak, tresnak, ordenagailuak, telebistak, etxeko gauzak, elikagaiak, etab.) bidaltzen da.


Emandako materiala bidaltzeko prest. ( irudia handitu )

Nafarroako GKEak eta Osasunbideko profesionalen inplikazioa

Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailburuaren Aurrekontuko Zuzendaritza Orokorraren ebazpen bidez formalizatu da dohaintza. Baztertua izan den ospitaleko materiala laguntza humanitariorako erabiltzeko ideia Osasunbideko profesionalek nazioarteko laguntza-plataforma eta -erakunde ezberdinekin duten harremanetik jaio zen.

Ayuda Contenedores Nafarroako GKE bat da, eta beste erakunde humanitarioei euskarri logistikoa ematen die materialak biltzen eta gordetzen laguntzeko, eta materialez betetako kontainerrak garapen-bideko herrialdeetan dituzten proiektuetara eramateko ere, “herrialderik behartsuenetan garapen iraunkorra ahalbidetzeko aldaketak sustatze aldera”.

Bestalde, Ambala GKEak ONG Ambala Ebomé-ko landa-ospitale txiki batean lan egiten du, Kamerungo hegoaldeko kostan, Ekuatore Ginearen mugatik hurbil. Ospitale honetan Kamerungo 54 profesionalek lan egiten dute, eta hornikuntza hauek ditu: 62 ohe, kanpo-kontsultak, larrialdietarako zerbitzu iraunkorra, ebakuntza-gela, ama-haurren eremua, erradiologia, laborategia eta farmazia.  Iritzi zaio erreferentziazko proiektu bat dela duen jarduera-mailagatik eta tokiko biztanleriari ematen dion estalduragatik (180.000 biztanleko eremu batean jarduten du). Zeregin horretan laguntzen dioten atzerriko zentroak ere badira, Nafarroako Ospitalea kasu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa