(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen-hezitzaile talde batek materia organikoa nola banatu azalduko du gertutik ostirala, 2018.eko irailak 28


Nafarroako Hondakinen Prebentziorako Bulegoa eta Hondakinen Partzuergoa mankomunitateko langileak prestatzen ari dira Nafarroa osoan materia organikoaren biltzea hobetzeko asmoz


Nafarroako 11 mankomunitateetako langile teknikoek ostiral honetan amaitu dute enpresek, negozioek zein gizarteak orohar sortzen duten zaborretik materia organikoa banatzen kontzientziatzeko informazioa nola helarazi jakiteko formazio ikastaroa. Ekintza hau, pasaden ekainean onartutako Hondakinen Foru Legearen baitan burutu da. Legeak 2022an Nafarroa osoan materia organiko guztiaren bilketa derrigorrezkoa dela zehazten du.

Legeak zenbatutako helburu batzuk zehazten ditu, 2020an %50 eta 2027an %70a, Nafarroako Hondakinen Prebentziorako Bulegoak eta Hondakinen Partzuergoak zalantzak argitu, akatsak zuzendu eta materia organikoaren bilketaren kalitatea eta kantitatea hobetzeko hainbat laguntza eta formazio ekintza jarri dituzte martxan.

Ingurumen-hezitzaileek materia organikoari dagokionez bizilagunek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte. Lan didaktiko hau gainera, jatetxe, taberna eta saltokietan ere burutuko da, hala sistema honen erabilera egokia egin dezaten eta materia organikoa ondo bereiztu dezaten, honek dakartzan abantailak ezagutuz. Azken finean, Nafarroako mankomunitateek hondakinak biltzeko dituzten modu ezberdinak errespetatuz materia organikoa bereizteko orduan laguntza eskainiko diete herritarrei.

Formazio ikastaroa pasaden irailaren 10ean hasi zen eta lehendabiziko edizio honetan gizartearekin harremana duten eta kanpo agenteekin aritzen diren entitateetako arduradunek hartu dute parte. Zehazki, Araxe Goikoa, Baztan, Bidausi, Bortziriak, Irati, Malerreka, Mendialdea, Sakana, Sangüesa / Zangoza, Izarbeibar eta Iruñerriko Mankomunitateek, eta Sistemas Medioambientales eta Hirusta entrepresako kideek. Lau hilabeteko epean formazio ikastaro berdina eskainiko zaie gainontzeko mankomunitateei.

Hezitzaileak jada lanean hasita daude Nafarroa osoan materia organikoaren bilketa ratioak gehitzeko asmoz eta herritarrei, hostalaritzako profesionalei zein dendariei informazioa eskaini eta laguntza emanez.

Nafarroako Hondakinen Partzuergoan egindako formazioa, Iñigo Gil, Oscar Rubio eta Jordi Baucelsek eskaini dute. Ikastaroak 20 ordu izan ditu eta bost jardunetan banatu da.

Lehendabiziko hiruak bezeroarekiko ulermena eta gidaritzaren garrantzia nabarmentzera bideratu dira; akzio planak martxan jartzera; bezero ezberdinak behar duten arreta eta arazoen irtenbideak bilatzera. Azkeneko saioek materia organikoa, arautegia, materialak berreskuratzeko ratioak hobetzeko ildoak, konpostajea, etab. izan dituzte ardatz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa