(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua akordio batera iritsi da erakunde sindikalekin funts gehigarriak aplikatzearen inguruan astelehena, 2018.eko urriak 1


Funtzio Publikoak negoziaturiko akordioa Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen Negoziaketako Mahai Orokorraren egoitzan gaur lortutako emaitza da


Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziaketako Mahai Orokorra gaur bildu da Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Maria Jose Beaumont kontseilaria buru duela, eta akordio historikoa lortu da langile publikoen sindikatuen ordezkaritzarekin, LAB, CCOO eta UGTk babestuta eta ELA sindikatuaren abstentzioarekin.

Akordioan, langileen aldarrikapenak, batzuek historikoak, jaso dira, eta kontseilariak eta Funtzio Publikoko Amaia Goñi zuzendari nagusiak aipatu erakunde sindikalekin irailaren 11n eta 20an egindako lan-bileren emaitza izan da, horrela erabaki baitzuen uztailaren 3an bildutako Mahai Orokorrak, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak Nafarroari soldata-masa %0,30 gehitzeko aukera ematen ziola behin jakinda. Eta hori garai hartako Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak estatu-mailako erakunde sindikalekin, enplegu publikoa eta lan-baldintzak hobetzeko, sinaturiko II. Akordioaren ondorioz; akordio horretan, ondorengo igoerak onartu ziren: %0,20 2018an, %0,25 2019an eta -%0,30 2020an. Era horretan, Nafarroarako, ekitaldi bakoitzean, %0,30eko portzentajea lortu zen, 2017ko ekitaldia defizitaren helburua beteaz amaitzeagatik.

Gogoratu behar da Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorren inguruko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legeko 6.1 artikuluan ondorengoa ezarri zela: “Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak igoko dira, Estatuko legediak sektore publikoko langileentzat 2018rako ezarritako gehieneko globala igo ere, ondorioak 2018ko urtarrilaren 1ean hasita. Gainera, hala baldin badagokio, ordainsariak egokituko dira, lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat etorri behar baitu lanpostuaren beraren zailtasun tekniko, arduraldi, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasun baldintza bereziekin”.

Premisa horiek aintzat hartuta, Nafarroako Administrazioak erabaki du funts gehigarri horietarako 3.404.066 € jartzea 2018an eta, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko legeek 2019 eta 2020 ekitaldietarako horrela baimentzen badute, 3.660.814 € 2019an eta 3.822.314 € 2020an.

Akordioaren sinadura urriaren 4an, ostegunean

Behin funts gehigarrien helmuga negoziatuta, datorren ostegunean, urriaren 4an, goizeko 10:00etan, María José Beaumont kontseilariak akordioa sinatuko du erakunde sindikaletako ordezkariekin, eta, ondoren, komunikabideen aurrean agertuko dira Funtzio Publikoko kontseilaria zein zuzendari nagusia nahiz sindikatuetako ordezkariak, akordioaren baldintzak argi eta garbi adierazi eta balorazioa egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa