(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituak urrian eta azaroan 35 ikuskizun programatu ditu astelehena, 2018.eko urriak 1


Edizio honetan Nafarroako 29 herrik parte hartuko dute eta 21 konpainien lana ezagutaraziko da


Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituak urrian eta azaroan 21 konpainietako 35 ikuskizun programatu ditu, Nafarroako 29 herritan, maiatzean eta irailean jada eszenaratu ziren beste lau ikuskizunekin bat eginez. Nafarroako Antzoki Sarea da proiektuaren kudeatzaile eta sustatzailea, eta haren bazkide diren gune eszenikoetan izango dira emanaldiak, erakundeak Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Sailarekin sinatutako hitzarmenaren markoan. Kultura Sailak 125.000 euroko ekarpena egin dio zirkuituaren 165.000 aurrekontu osoari.

Ikuskizun motei dagokionez, aipatu behar da programazioaren % 13 dantza-ikuskizunak direla, eta Lodosan, San Adrianen, Olaztin, Burlatan edo Tafallan ikusi ahal izango direla. Azaroaren 9an, Proyecto Larrua konpainiaren Baserri obra programatuta dago Tafallan. Ikuskizunak Dferia —Donostiako Arte Eszenikoen jaialdiaren pasadan edizioan oso harrera ona izan zuen. Modu horretara, Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituak bere helburu nagusietako bat beteko du: arte eszeniko minoritarioen kontratazioa sustatzea, dantzarena kasu.

Zirkuituko programazioaren % 90  Nafarroako konpainien ikuskizunak dira kasik. Ildo horretatik, antzerki ausartago baten alde apustu egiten duten konpainien eta ibilbide luzeko gure erkidegoko konpainien ekoizpenak hautatu dira.  Beste batzuen artean, In Extremis taldeak La Prueba antzeztuko du, azaroaren 9an, Aranguren Ibarreko kultura-etxean (Mutiloa).  Obra hori ere hautatua izan zen Oliteko Antzerki Jaialdiaren azkeneko edizioan egoitza artistikoa egiteko. Horretaz gain, La Caja konpainiaren Catástrofe obraren estreinaldia programatu da, urriaren 31ean, Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

Nafarroa eta Alacant artean, Trócola konpainiak Emportats —gaueko ikuskizun onenari 2018ko Fetén Saria eta ikuskizun berri onena izateko Max Sarietarako hautagaia— ikuskizuna aurkeztuko du, Antsoainen, azaroaren 11n.

Nafarroatik kanpo egingo diren emankizunen artean Tanttaka konpainiaren Soka aipatu behar da. Ikuskizun horri esker, haren aktore bakarra, Iñaki Iriarte, aktore nagusi onena izateko 2018ko Max Sarietarako hautagaia izan zen. Haren euskarazko bertsioak emango dio amaiera Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren lehenengo edizioari, azaroaren 30ean, Etxarri Aranatzen.

2018ko Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren programazioa Nafarroako Antzoki Sarearen webgunean ikus daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa