(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasturte berriaren hasieran, eskaintza handitu da Altsasuko eta Vianako That´s English programan eta Iruñeko eta Tuterako ingelesezko C2an astelehena, 2018.eko urriak 1


Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialek eskaintzan bildutako hizkuntzei eta mailei dagozkien zenbait berritasunekin hasi dute ikasturtea


Aurtengo ikasturtean, Iruñeko HEOan, Nafarroan lehenbiziko aldiz, ingelesezko C2 Maila egiteko aukera eskainiko da (bi urtetan egiten da, C2.1 eta C2.2). Gainera, eskaintza dibertsifikatu da, euskarazko nahiz ingelesezko hainbat ikastaro erdipresentzialen bitartez. IHEOren menpeko Lizarrako Unitatean, eskaintzak maila gehiago izanen ditu, eta aurten, A2 Oinarrizko Mailako nahiz B2.1 Tarteko Mailako eskolak hartu ahalko dira. Gainera, Ega ibaiaren hirian euskarazko C1 mailako eskolak ematen jarraituko dute.

Berritasun gisa, Tuterako HEOan, frantsesa eta ingelesa ikasteko zenbait ikastaro erdipresentzialez gain, inglesezko “Towards C2” modulu bat ere ikasi ahalko da. Plaza hutsak daude oraindik alemana, euskara, frantsesa eta ingelesa ikasteko ikastaro gehienetan.

Nafarroako Urrutiko Eskola Ofiziala arduratzen da That’s English programaz Iruñeko Kale Nagusian duen egoitzan eta Nafarroako beste herri batzuetan. Corella, Doneztebe, Lizarra, Azkoien, Zangoza, Tafalla eta Tuterari, aurten, Altsasu eta Viana gehitu zaizkie Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak sortu eta Estatu osoko HEOek ematen duten urrutiko programa honetako eskolen egoitza gisa.

Halaber, hiru eskolek B2 Tarteko Maila eta C1 Maila Aurreratua akreditatzeko aukera eskainiko die ikastetxe publiko eta hitzartuetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta UNED eta NUPeko unibertsitate-irakasleei. Eskaintza honi gehitu behar zaio, HEO ez dagoen herrietan (Altsatu, Corella, San Adrian eta Tafalla) antolatutako ikastaroen bitartez gauzatuko den Tokian Tokiko Akreditazio Programa.

Kasu guztietan, mailak egiaztatzeko probak deialdi bakar batean egingo dira Nafarroa osorako, hau da, maila eta hizkuntza guztietako ikasleek azterketa bera, egun berean eta ordu berean eginen dute, zeinahi eskolatan ikasten ari direla ere.

Eskaintza ofizialaren osagarri gisa, Iruñeko nahiz Tuterako HEOetan, txinera, japoniera eta espainiera atzerriko hizkuntza gisa ikasteko ikastaroak izanen dira, baita elkarrizketa-klubak, tailerrak, hitzaldiak, Golem, Muskaria zine-kluba eta Nafarroako Filmotekarekiko hitzarmenak, kultura-astea, aldizkariak, liburutegi zerbitzua, etab. ere.

Informazio gehiago eskola bakoitzaren webgunean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa