(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGen daude ikusgai LactaNavarra elkarteak edoskitze naturala esparru publikoetan sustatzeko antolatutako lehiaketako argazki finalistak astelehena, 2018.eko urriak 1


Halaber, Edoskitzearen Munduko Astearekin bat eginik, Ospitalegunean antolatuko dira bihar Edoskitze Naturalari buruzko IV. Jardunaldiak


“Lactando historia romana II”. Edilea Ainara Montálvez ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitalegunean (NOG), edoskitze naturala bistaratu eta esparru publikoetan sustatzea xede duen argazki-erakusketa zabaldu dute. Edoskitzearen Munduko Asteari atxikita antolatu den erakusketa hau urri osoan izanen da ikusgai C Pabilioiko erakustea aretoan.

‘Edoskitzea Nafarroan’ izenburupean, proiektuak informazio-kartel bat eta LactaNavarra elkarteak 2016an eta 2017an antolatu zituen lehiaketetako 20 argazki finalistak jarri ditu ikusgai. A2 formatuan (594mmX420mm) aurkeztutako 3 argazkitan eta A3 formatuko (297mmX420mm) 18 argazkitan, eguneroko bizimoduko irudiak bildu dira, praktika hau egoera desberdinetan eta komunitate gune desberdinetan bistaratuz. LactaNavarra elkarteak utzitako argazki hauetan, 20 emakume ageri dira seme-alabak elikatzen, Sanferminetan eserleku batean, laneko atsedenaldi batean edota Iruñeko erdialdean paseoa bat ematen ari den bitartean.

Hauexek dira irudien egileak: Alba López, Laila Zabaleta, Maite Ruiz, Maider Larequi, Cristina García, Jesús Inza, Sivia Callizo, Ana Moreno, Isa Sánchez, Ainara Montálvez, Leyre Martínez, Beatriz Santos, Josune Aznárez, Iranzu Ugalde, Adela Ayerra, Isabel Subiza, Amaia Calvo eta Cordones invisibles taldea.


“Entre paciente y paciente”. Egilea: Alba López ( irudia handitu )

Honela, edoskitze naturala bistaratzeaz gain, erakusketak bularreko umearen nahiz haur txikiaren mesedeko elikadura-praktikarik onenak sustatu nahi ditu, betiere Europar Batasunaren eta OMEren bularreko ume nahiz haur txikiaren estrategia globalaren gomendioei jarraiki, erditzeko eta jaiotzeko laguntzak humanizatzeko praktikak babestu eta sostengatzeaz gain. Gainera, erakusketak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen du, emakumeen aurkako diskriminazio mota guztiak baztertzeko eta haiengan autoestimu eta autozainketaren aldeko jarrerak sustatzeko, gizon eta emakumeen arteko erantzukidetasuna ere bultzatuz seme-alaben zainketari dagokionez.

LactaNavarra elkartea

LactaNavarra elkartea edoskitzearen inguruko jardunbide egokiak sustatzearen aldeko konpromisoa berenganatu duten profesionalek osatzen dute. Nafarroako zentro eta arreta-maila desberdinetan lan egiten duten emaginak, pediatrak eta erizaintzako profesionalak dira elkarteko kideak. Plataforma hau 2015ean sortu zen, honen sustatzaileek Bilbon antolatutako Edoskitze Naturalari buruzko Espainiako VIII. Biltzarrean parte hartu ondoren. Proiektua amengan titia emateko gaitasunari buruzko konfiantza lantzeko beharrari erantzunez mamitu zen (edizio hartan saritutako Sialac proiektua), esparru publikoetan titia emateari ikusgaitasuna eta normaltasuna emanez eta edoskitze-esperientzia luzeagoak eta arrakastatsuagoak erraztuz.

Edoskitze naturalari buruzko IV. jardunaldiak

Edoskitzearen Munduko Astearekin bat eginik, NOGen antolatuko dira bihar, urriak 2, Edoskitze Naturalari buruzko IV. Jardunaldiak. Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek inauguratuko du goizeko 10:00etan, B-NOGeko ekitaldi aretoan (lehengo Virgen del Camino ospitalean).

Jardunaldiak bi informazio eta formakuntza saio izanen ditu. Goizez, jendeari irekitako saioan, Nafarroako Ospitalegunean edoskitze naturalari dagozkio zainketak eguneratzeari buruzko mahaingurua egingo da. Hizlarien artean, Sexu eta Ugalketa Osasuna Artatzeko Zentroetako nahiz erditze, neonatologia, ama-ospitalizazioko eta edoskitze naturalari buruzko aholkularitza unitateetako profesionalak daude, Amagintza eta Edoskitzen Laguntzeko Esnearen Liga elkarteekin batera.

Bigarren saioa 16:00etatik 20:00etara bitartean izango da, profesionalei zuzenduta, honako hauen parte-hartzeaz: Antonio Merino Díaz de Cerio, NOGeko zuzendari kudeatzailea; Lázaro Elizalde Soto, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen zerbitzuko burua; Elena Antoñanzas Baztán, Osasun Zainketetako zuzendariordea; María Teresa Soria Sarnago, Osasun Zainketetako zuzendaria; eta Arantxa Osinaga Erroz, Nafarroako Erizainen Elkargoko lehendakaria. Horiekin batera parte hartuko dute, halaber, Montserrat Port Gimeno, Esther de la Rúa, Natalia Llorens del Rio, Susana Urzaiz Santos eta Araceli Mejías emaginek eta Aiala López Gómez, Arantxa Muñoa Arrieta, Aitziber Zudaire eta Ignacio González Herrero erizainek. Jardunaldia Amelia Marí Sanchís endokrinologia eta nutrizioko doktoreak eta Nilton Exposto Vaz dietetika teknikariak itxiko dute.

Arratsaldeko txandan aztertuko diren gaien artean, honako hauek nabarmen daitezke: elikadura, edoskitze naturalari laguntzeko baliabide berriak, praktika berriak, edoskitzea egoera berezietan edota larrua larruarekin pega-pega eginda egotearen garrantzia. Jardunaldi hauen bidez, NOGek Edoskitze Naturala babestu, sustatu eta sostengatzeko hartu duen konpromisoa berretsi du, betiere OMEren eta UNICEFen irizpideei jarraiki eta Osasun Departamentua Lehen Mailako Arretarekin, Tutera eta Lizarrako zentroekin eta elkarteekin batera gauzatzen ari den ekintzei atxikita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa