(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko urriak 1


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu urriaren batetik zazpira: kontzertuak, zinema, tailerrak, erakusketak eta bisitak


agenda

Nafarroako Organu zikloaren baitan Andres Cea Galenek errezitaldia eskainiko du. ( irudia handitu )

Aste honetan, musikarekin hasteko, badaude eskaintza gustagarriak aste honetan. Alde batetik, Baluarte Jauregian proposamen bikoitza izanen da: Sir András Schiff piano-jole bikainaren kontzertua asteartean eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren emanaldia ostiralean. Beste alde batetik, Organo Musika Nafarroan jaialdiak bi proposamen dakartza ere bai: Andres Cea Galán Lizarrako Santo Domingo Komentuan arituko da larunbatean. Igandean berriz, hitzordua Leyreko Monasterioan izanen da. Bertan, Pablo Márquez Caraballok “XIX. mendeko pianista onenak organoan eserita” kontzertua eskainiko du.

Astero bezala, Nafarroako Filmotekak zinema eskaintza dakar. Astelehean, “Bailando la vida” filma ikusteko aukera egonen da. Ostegunean, laburmetrailen txanda izanen da proiekzio hirukoitzarekin: “El hálito de Eir”, “Second Line” y “La boda de Eva”. Bukatzeko, ostiralean “3.000 noches” filma eskainiko da.

Formakuntzari dagokionez, Nafarroakoa Liburutegian “Ongi etorri ipuinetara” tailerrean parte-hartzeko aukera berria zabalik da. Are gehiago, Lizarrako Karlismoaren Museoan irekirik darrai historiaren inguruan prestatu den Scape Room-a: “Escape room: El robo del Toisón”. Bukatzeko, Huarten Zentroan, “Habitación: Barruko Landareak” proposamena mantentzen da. Halaber, Arte Gazteren 2018 Topaketa dela eta hiru formakuntza tailer zabalduko dira ostiral eta larunbatean.

Erakusketen eskaintzari begira, Oteiza Museoan "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena bisita daiteke. Are gehiago, Landarte Egitaraua Sesma herritik igaroko da larunbat honetan “Ur tan bakar batekin” ekintza aurkezteko.

Azkenik, Nafarroako Museo Zerbitzuaren "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu" egitaraua martxan da beste aste batez. Hori dela eta, Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko bi bisita zabaldu dira larunbatean. Gainera, larunbat eta igandean Tuterako Katedraleko Judizioaren Atean egiten ari deiren zaharberritze-lanak ezagutzeko aukera zabaldu da. Bukatzeko, igandean eskaintza hirukoitza egongo da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko.

Kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa