(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikastetxeek ere La Pamplonesaren mendeurrena ospatu ahal izango dute astelehena, 2018.eko urriak 1


"Conoce tu banda/ Ezagutu zure musika-banda" programa La Pamplonesaren melodia ezagunenen material didaktikoarekin eta musikalarekin osatu da, eta urtarriletik aurrera erabili ahal izango da


La Pamplonesa

"Conoce tu banda / Ezagutu zure banda" proiektuaren irudia. ( irudia handitu )

La Pamplonesa musika-bandak 100 urte beteko ditu 2019. urtean, eta, beraz, nahikoa arrazoi bada geletan ere ospatzeko programa batekin. Programan izena emateko epea jada ireki da. “Conoce tu banda”/“Ezagutu zure musika-banda” proiektua 2018-19 ikasturteko bigarren hiruhilekoan burutuko da, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleentzat prestatu da, ikastetxe publikoetakoentzat nahiz hitzartutakoetakoentzat. Musikan espezialistak diren irakasleek okasiorako material berritzailea osatu dute, eta, horrela, ikasleek La Pamplonesak jotako melodia ezagunetara gerturatzeko aukera izango dute.

Proiektuan 4 jarduera jaso dira adin bakoitzerako. Maskota eta ipuin baten bitartez, musika-entzumena, adierazpen bokala eta instrumentala, entzumen-hezkuntza eta hezkuntza erritmikoa eta gorputzekoa landuko dira.

Ikasleen materiala hiru hizkuntzatan aurkitzen da (euskara, gaztelera eta ingelesa). Irakasleek azaroan prestakuntza-saio batzuk egin ahal izango dituzte; hortaz, ez da beharrezkoa musikan espezialista izatea. Prestakuntza hori Hezkuntza Departamentuak ziurtatuko du. Gainera, laguntza bezala izango ditu irakaslearen gida didaktikoa eta La Pamplonesaren CDa.

Horrez gain, hirugarren hiruhilekoan, egoki ikusten duten ikastetxeek ikasleekin batera bisitatu ahal izango dute La Pamplonesa Musika Bandaren Mendeurrena dela-eta Kondestablearen Jauregian antolatuko den erakusketa. Erakusketan soinu-espazio bat egongo da, eta haurrek aurrez gelan landutako melodiak entzun ahal izango dituzte. Halaber, kontzertu didaktikoren batera joateko aukera izango dute bandaren batekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa