(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak kanpoan bizi diren nafarrekin harremanetan egoteko estrategia sustatu du astelehena, 2018.eko urriak 1


Ollo kontseilariak aurkeztu du gaur komunikazio-konexioaren aldeko neurriak, talentua atxiki eta itzularazteko neurriak eta lankidetza aktiboko neurriak bildu eta herritarren parte-hartzerako irekiko den proposamena


La consejera Ollo con el director general de Comunicación y Relaciones Institucionales, Pello Pellejero.

Ollo kontseilaria, Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari, Peio Pellejero. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako Estrategiaren zirriborroa aurkeztu du gaur. Foru Exekutiboak lehendabiziko aldiz sustaturiko estrategia honek Garapen Ekonomikoko zein Eskubide Sozialetako lehendakariordetzak izan ditu partaide, baita Hezkuntzako eta Kultura, Kirol eta Gazteriako departamentuak ere, eta herritarren partaidetzarako esekiko da gaurtik aurrera Gobernu Irekiaren atarian.

Estrategia lantzeko prozesua 2017aren bukaeratik 2018aren hasierara bitartean nafar disporari buruz landutako diagnositik abiatu da. Datuen azterketa eta analisia eta hainbat eragileren nahiz diasporaren beraren parte-hartzea izan dira diagnosiaren mamia, fenomeno horren egungo egoerari buruzko irudi zehatz samarra lortu ahal izateko.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aurkeztu du gaur zirriborroa Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Pello Pellejerorekin batera. Olloren esanetan, estrategia “atzerrian nahiz Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan bizi diren nafarrekiko harremanen kudeaketa hobetzeko lagunduko duen tresna izanen da. Gure ustez, nafar horiekiko loturak aktibo bat izan behar du Nafarroako Ororen Ongiari begira.”

Datuen arabera, 26.000 nafar baino gehiago inskribatuta daude CERAn (Atzerrian bizi diren Espainiako Hautesleen Errolda) eta 9.500 baino gehiago Atzerrian bizi diren Espainiarren Erroldan. Gainera, 2008az geroztik, Nafarroan jaiotako 6.500 pertsona baino gehiago atzerrira joan direla egiaztatu da. Guztira, 4.496 nafar gazte atzerrian bizi dira.

Diagnosi honi esker, kanpoan bizi eta lan egiten duten nafarren iritzia zertxobait ezagutu ahal izan da. Datuen arabera, formakuntzarik handieneko pertsonak joaten direla ondoriozta daiteke; 10etik 6 lanagatik joan dira, eta 10etik 4 beste arrazoi batzuek bultzatuta. Oro har, pozik daude lortu duten lanarekin, baina 10etik 7 Nafarroara itzuliko lirateke horretarako baldintza egokiak egotekotan: lana, familia eta abar. Itzultzearen aldekoagoak dira bakarrik bizi direnak edo atzerrian denbora gutxiago egina dutenak; 10etik 2k baizik ez dute uste Nafarroan aukera profesionalak sortu ahal zaizkiela; 10etik 4k Nafarroan ekintzailetzan jardungo lukete, eta10etik 7k uste dute Gobernuaren eta diasporaren arteko komunikazioa indartu behar dela.

Datu horiek aztertuta, “itzulera ukiezinaren aldeko neurriak bultzatu behar ditugula uste dugu, Nafarroarekiko lotura manten dezaten. Izan ere, galdetegiari erantzun dioten hamar pertsonatik bederatzik baino gehiagok Nafarroarekiko interesa eta afinitatea adierazi dute. Sorterritik urrun egoteak itzulera zaildu eta loturarik eza errazten du. Hortaz, ezinbestekoa da lotura horri eustea. Bizirik mantentzea, elikatzea. Kanpoko egonaldia handitu ahala, kanpoan zabaldu ohi dituzte sustraiak, sozialak zein familiarrak”, adierazi du Ollo kontseilariak.

Hiru ardatz

Estrategiak hiru ardatzen inguruan egituratutako ekintzak biltzen ditu:

kanpoan bizi diren nafarrekiko komunikazio-konexioaren hobekuntza; talentua atxiki/itzularaztea deritzon esparruari dagokion ekintzak, eta hainbat eragileren arteko lankidetza aktiborako neurriak.

Komunikazio-konexioaren ardatz estrategikoan, helburu orokorra nafarrekiko zein Nafarroari lotutako pertsonekiko lotura indartzea da, elkarlana, komunikazioa, lankidetza eta partaidetza sustatuz.

Talentua atxiki-itzularazteko ardatzean, nafarren nahi gabeko irteera saihetsi eta borondatezko itzulera erraztu nahi da. Horretarako, itzulera errazteko laguntzak baloratu, lan-eskaintzak nahiz aldi bateko egonaldi-programak lotu edota Ikerketan Inbertitzeko Funtsak eta Berrikuntza Sozialeko Funtsak sustatuko lirateke, beste hainbat ekintzaz gain.

Azkenik, lankidetza aktiborako ardatzean, diasporarekiko lankidetza ekonomikoa, soziala zein berrikuntza arlokoa sustatu nahi dira, ondoak bezalako ekintzen bitartez: diasporarekiko ekintzak koordinatzeko lankidetza publiko-pribatuko plataforma baten sorrera, nazioartekotzeko sinergietan lidergo publikoari eustea, edota diasporan dauden kualifikazio goreneko pertsonak identifikatu, atzeman eta erakartzea Nafarroaren intereseko proiektuak mentorizatzeko, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa