(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak 520.000 euro jarri ditu produkzio zinematografikoko 16 proiekturi laguntza emateko asteartea, 2018.eko urriak 2


Guztira, 6 film luze, 5 film labur eta film luzeko 5 proposamen dira 


Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak 520.000 euro eman ditu produkzio zinematografikorako laguntza gisa, proiektuak finantzatzen laguntzeko; horietatik 6 film luzeak dira, 5 film laburrak, eta beste 5 film luzeen proiektuak garatzeko izango dira.

Zenbateko ekonomikoa 2018an eta 2019an zehar banatuko da: 280.000 euro eta 240.000 euro, hurrenez hurren.

Film luzeen modalitateak 390.000 euro banatu ditu (195.000 euro aurten eta 195.000 euro 2019an). Diru-laguntzak fikziozko ikus-entzunezkoen, dokumentalen edo animaziokoen obra guztietarako dira, 60 minututik gorakoentzat, zinema-aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman komertzialki ustiatzeko.

Diru-laguntza gehien jaso duen proiektua (100.000 euro) “Dantza Films AIE” enpresako “Dantza” da. Jarraian, “Remember me” dago, 97.711, 82 eurorekin, eta Tornado Films AIE enpresak ekoiztuko du. Bestalde, 91.200 euro jasoko ditu Arena Comunicacion enpresaren “Cholitas” film luzeak. Diru-laguntza izango dute beste hiru proiekturen artean, honako hauek aurkitzen dira: “Fantasía”, Doxa Producciones etxearen proposamena (38.230,34 euro); “Ama-das”, Fase Tres-ena (38.000 euro) eta “La Casa del Artista”, Hiruki Filmak-ena, 31.072,30 eurorekin.

B eta C Modalitateak

Bestalde, B modalitatea film laburrena da; hau da, fikziozko ikus-entzunezkoa, dokumentala, animaziokoa edo telebista-produkzioa, 60 minututik beherakoa, zinema-aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman komertzialki emateko.

Guztira 90.000 euro banatu dira: 45.000 euro 2018an eta kopuru bera 2019an.

Bost proiektu onuradunak honako hauek dira: “Eki-librio. El valle de las piedras”, En Buen Sitio Producciones etxearena (25.000 euro); “Living room”, Arena Comunicación enpresarena (21.900 euro); “Herri Kirolak”, The Bungalow Studio-rena (17.703 euro); “Raices perdidas”, Tripulante Produce-rena (13.332 euro) eta “918 Gau”, Hiruki Filmak-ena (12.065 euro).

Azkenik, C modalitatean film luzeen produkzioko proiektuak garatzeko finantzaketa eskaintzen da. Kategoria honetan, produkzio-fasea bera baino lehen egiten diren eragiketak sartzen dira, eta, bereziki, ondorengoak: gidoiaren behin betiko idazketa, “casting-a”, produkzio-plana egiteko lanak, dokumentazio-lanak eta filmatzeko lekuak bilatzekoak, proiektu bat egitea estatuko edo Europako laguntzetarako, baliabide ekonomikoen eta salmentako hasierako planen kudeaketa, aurrekontua eta finantzaketa-plana egitea, proiektuaren alderdi teknologikoekin loturiko lanak eta film luzearen garapen-faserako funtsezkotzat jotzen diren bestelako kontzeptuak.

Atal honetan, 40.000 euro banatu dira, eta 2018an honako proposamen hauei emango zaizkie: “Una vida no tan simple”, Lamia Producciones etxearena (10.000 euro); Espárrago, En Buen Sitio Producciones etxearena (10.000 euro); “Bakean”, Arena Comunicación enpresarena (10.000 euro); “La Sima”, Iñaki Alforja Sagonerena (7.500 euro); eta “Sobre zarzas y matas”, Mikel Subizarena (2.500 euro).




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa