(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak HASI GAZTE Ekonomia Soziala Gazte Saria sortu du ANEL, CEIN (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa) eta Laboral Kutxarekin lankidetzan asteartea, 2018.eko urriak 2


Sariak, Gazte ekintzailetzari laguntzeko markoan, bi kategoria biltzen ditu, 3.000 eurokoa bakoitza


Irigoien, Goñi, Ugalde eta Cortajarena, aukezpenaren ondoren ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak gazteen artean ekonomia sozialeko ekimenak sustatzeko ANEL, CEIN eta Laboral Kutxaren laguntzarekin martxan jarri duen HASI GAZTE Ekonomia Soziala Gazte Saria aurkeztu du gaur. Haren izenean aritu dira Rubén Goñi jauna Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-gerentea, Ignacio Ugalde jauna ANELeko lehendakaria, Pilar Irigoien andrea CEINeko kontseilari ordezkaria eta Javier Cortajarena jauna Laboral Kutxaren eskualdeko zuzendaria.

Hasi Gazte Saria gazte ekintzaileei zuzenduta dago eta bi kategoria biltzen ditu 3.000€-ko sari banarekin: batetik, Ekonomia Sozialeko Ekimen Onenari Saria, Ekonomia Sozialeko balioetan oinarrituz enpresa-proiektua egiten ari diren 31 urtez azpikoei zuzendutakoa. Eta, bestetik Ekonomia Sozialeko Enpresa Gazte Egonkortu Onenari Saria, gutxienez urtebeteko eta gehienez bost urteko antzinatasuna duten eta 36 urtetik beherako langile-bazkide bat behintzat daukaten enpresei zuzendutakoa. Sariari buruzko oinarriak eta informazioa kontsulta ditzakezu hemen: https://www.deporteyjuventudnavarra.es/es/hasi-gazte https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu/hasi-gazte

Sari horrekin ekonomia soziala ezagutarazi eta sustatu nahi da, jardueraren ardatz gisa norbanakoa hartuta kideen interes kolektiboa edo interes orokorra (ekonomikoa, soziala) edo biak asetzea bilatzen duten, kalitatezko enpleguak bilatzen dituzten eta erabakiak hartzean berdintasun- zuzentasun- eta demokratizazio-balioak eta bertakoarekin konpromisoa sustatzen dituzten proiektu edo enpresen bitartez.

Ekonomia sozialak garrantzia gehien duen autonomia-erkidegoetako bat da Nafarroa, laneko kooperatibek eta sozietateek sektorearen % 60 baino gehiago hartzen dutela ikusita. Ekonomia sozialeko 1.064 enpresa ditugu erkidegoan, eta enpresa horiek 16.430 pertsona dituzte lanean, hots, Nafarroako sektore pribatuan lanean ari den biztanleriaren % 7 baino gehiago. Balioesten da 1.953 milioi euroko fakturazioa duela eta ekonomia sozialeko enpresetako bazkideen eta boluntarioen artean 28.000 pertsona baino gehiago direla.
 
Hasi Gazte Sariak ekonomia sozialaren inguruan gazteriari bultzada eman nahi dio, NBEk onartutako 2030 Agendak proposatzen dituen ekintzekin eta ekonomia sozialari “Europako ekonomian funtsezko eginkizuna” egozten dion Europako Parlamentuaren erabakiarekin bat etorriz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa