(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urriaren 15era arte, herritarrek Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak aurkez ditzakete asteartea, 2018.eko urriak 2


Lehen aldiz, herritarrek hartuko dute parte Foru Komunitatearen sari nagusia ematen


Abuztuaren 29an zabaldu zen Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak aurkezteko epea, eta urriaren 15ean amaituko da. Instituzio, erakunde, elkarte eta pertsona fisiko nahiz juridikoek aurkez ditzakete Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko sari nagusirako hautagaitzak. Aurten, lehen aldiz, herritarrek hartuko dute parte saria ematen.

Jakina denez, Nafarroako Urrezko Domina gizartea hobetzen, balio demokratikoak finkatzen eta Foru Komunitatea atzerrian ezagutarazten lan nabarmena egin duten pertsona, instituzio, erakunde eta taldeei ematen zaie.

Hautagaitzak aurkezteko deialdiaren arabera, alde batera utziko dira pertsonek edo erakundeek saria beren buruarentzat edo legez ordezkatzen dituzten erakundeentzat eskatzeko aurkezten dituzten hautagaitzak.

Epaimahaia eta balioespen-irizpideak

Epaimahai batek balioetsiko ditu hautagaitzak. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo izango da epaimahaiburua; eta alor eta erakunde hauetako zuzendaritza nagusien arduradunak, berriz, epaimahaikideak: Industria, Energia eta Berrikuntza; Errealitate Sozialaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokia; Aurrekontua; Lehendakaritza eta Gobernu Irekia; Erakundeekiko Komunikazioa eta Harremanak; Hezkuntza; Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua; Kultura - Vianako Printzea Erakundea; eta Ingurumena eta Lurraldearen Antolamendua.

Epaimahaiak gehienez hiru hautagaitza aukeratuko ditu, nagusiki irizpide hauek kontuan hartuta: herritarrek horrela hartutako ereduzko jokaera pertsonal edo kolektiboa izatea; gizartearen balio demokratikoak sustatzea; herritarren onurarako elkartasuna eta lanaren aldeko ekintzak bultzatzea; beren jardueraren barruan (kulturala, enpresakoa, soziala, etab.) gizarte solidarioagoa eta bidezkoagoa osatzeko ibilbidea izatea; emakumeek gizarteari egindako ekarpenak onartzen dituen genero-berdintasuna bultzatzea; hezkuntza, osasuna, ingurumena eta aurrerabide soziala sustatzea; eta Nafarroaren irudia kanpoan bultzatzea.

Epaimahaiak Foru Gobernuari helaraziko dizkio aukeratutako hautagaitzak. Nafarroako Lehendakariak haietako bat aukeratuko du, eta hari saria ematea onartuko, domina jasoko duena ados badago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa