Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako hainbat erakundek Asian merkatu berriak zabaltzeko egindako ekintzak azalduko dira, eta Nazioartekotze II eguna aurkeztuko da
Txinako Gansu probintzian Nafarroako hainbat erakundek lehengo astean egindako topaketen ostean, eta Nafarroa Asiako merkatu estrategikoan ezagutaraztea ardatz duen Nazioartekotze II eguna ospatzeko aste batzuk falta diren honetan, Garapen Ekonomikorako Ostiralak zikloaren baitan, Txinak Nafarroako enpresei eskaintzen dizkien merkatu aukerak azalduko dira “Txina, badugu plan bat” izeneko jardunaldian.
Honako egitaraua duen jardunaldian, Nafarroako enpresak Txinan izan daitezen, bultzatutako ekintzen berri emango da, izan ere Txina Nafarroako Nazioarteko Planaren baitan merkatu estrategikoa da.
Departamentuko zein Iruñeko Udaleko ordezkariek berriki Gansura egindako bidaian landutako gaiak, zein enpresa, hezkuntza eta kultura sektoreetan antzemandako lankidetzarako eta negoziorako aukeren berri helaraziko dute jardunaldian. Gainera, merkatu txinatarra ardatz izango duen Nazioartekotze II eguna nabarmenduko da.
Jardunaldia Kondestable Jauregian izango da ostiral honetan, 12:00etan eta sarrera doakoa izango da. Honako loturan eman daiteke izena.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen