Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroa, Lituania, Errumania eta Turkiako 11 erakunde elkartu dira ekimen honetan
Solana kontseilaria Teachcom proiektuko partaideekin.
(
irudia handitu
)
Maria Solana Hezkuntzako kontseilaria Teachcom Erasmus+ proiektuan parte hartzen duten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Errumaniako hezkuntzako ikuskariekin izan da gaur. Irakasleen irakasteko esperientzien arteko elkartrukeak egitea helburu duen proiektu honetan 11 elkartek hartzen dute parte, horien artean nazioarteko 3 ordezkaritzek: Lituania, Errumania eta Turkia. Guztiak, gaur eta bihar Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) eta Vianako Erentzun Ikastolak antolatutako jardunaldian ari dira parte hartzen. Harreran, Maria Solana kontseilariak azaldu duenez, “Europara zabaltzea egun Departamentua lortzen ari diren helburuetariko bat da”.
Solana kontseilariak nabarmendu duenez ikasgelak eta irakasleak izan behar dira XXI mendekoak, eta horretarako, “Teachcomen parte hartzen duten irakasleen moduan, formazioa eta berrikuntzarekin kezkatutako irakasleak behar ditugu”, adierazi du. Zentzu horretan kontseilariak departamentuak Europako lankidetzarako sareekin egiten duen lana aipatu du eta hala lehengo astean Txinan izandako topaketa aipatu du, “balio handia ematen baitiogu esperientziak ezagutu eta ezagutzak elkartrukatzeari”. Azkenik, Teachcom moduko proiektuek egiten dituzten ekarpenak azpimarratu ditu, izan ere Nafarroako Hezkuntza sistemarako garrantzitsuak izan daitezke.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen