(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak emakumeak kirol-eremuan ikusarazi nahi ditu asteartea, 2018.eko urriak 2


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak aurreikusi dituen jardueren barruan, partiduak emango dira telebistaz, Komunikazioko Zuzendari Nagusiarekin kolaborazioan


kirola eta emakumea

Kirol-zuzendariordea den Primitivo Sánchez eta Rubén Goñi, NKGI-ko zuzendari kudeatzailea, ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, emakumeak kirol-eremuan ikusarazi eta ezagutzera emateko zenbait ekintza aurkeztu ditu. Kirola eta Emakumea Planaren barruan burutuko diren sei jardueretako bat da, barne hartzen dituena kirol-hastapena, prestakuntza eta berdintasunerako baliabideak, diru-laguntzak eta pizgarriak, ikusgaitasuna eta komunikazioa, kirol-erakundeetan jardutea, eta kirolean dauden estereotipoak eta jarrera diskriminatzaileak ezabatzea.

Kanpaina hau bereziki Nafarroako komunikabideei zuzenduta dago, eta emakumeek hainbat kiroletan izandako lorpen eta merituak aintzat hartuta, haien irudi objektiboa eta ez-estereotipatua ematea eta sustatzea du xede. Kirol-eremuarekin nabarmenki konprometituta dauden emakumeak ikusarazi eta gizartearentzat orokorrean eta gazteriarentzat bereziki erreferenteak sortu nahi dira. Komunikazioko Zuzendari Nagusiak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak batera finantzatu dute kanpaina, 50.000 euro eta 30.000 eurorekin hurrenez hurren. Kanpaina horretarako 80.000 euro baliatuko dira beraz, 2018ko amaierara arte ekintza ezberdinak burutzeko irrati-telebistan eta prentsan.

Aurrera eramango diren ekintzak jada adostu dira komunikabideekin: Navarra Televisión telebistak kirol-modalitate ezberdinetako 11 partidu emango ditu. Irrati-etxeek —Cadena Ser, Onda Cero, Cope, Euskalerria Irratia eta Xorroxin Irratia—beren kirol-programazioaren barruan emakumezkoen kirolari eskainitako saio bereziak izango dituzte.

Idatzizko prentsari dagokionez, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariekin hitz egingo da, astelehenetan orrialde bat utz dezaten emakumeek kirolean lortutako emaitzei buruz informatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa