(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako zazpi eskualderen ordezkariek Nafarroako Gobernuak nazioartekotzeari laguntzeko abian dituen politikak ezagutu dituzte asteazkena, 2018.eko urriak 3


Nafarroako Gobernua buru eta FEDER funtsen % 85eko finantzaketa dituen Inside Out EU proiektuko partaideak dira


Foto de grupo al comiezo de la jornada de trabajo en el Archivo General.

Lan- jardunaldiaren hasieran egindako taldeko irudia Artxibo Orokorrean. ( irudia handitu )

Europako 7 eskualderen 20 ordezkari baino gehiago Nafarroa bisitatzen ari dira egunotan, Inside Out EU proiektu europarrari atxikita nazioartekotzeari laguntzeko abian dituen politikak ezagutzeko xedez. Hauxe da Nafarroako Gobernua buru duen proiektu honen barnean aurreikusitako ikasketa-bisitetako bat, nazioartekotzeari laguntzeko jardunbiderik onenak detektatu eta gerora FEDER funtsen laguntzaz hedatu ahal izateko.

Manu Ayerdi lehendakariordeak egin dien harreraren ondoren, europar ordezkariek, Nafarroako Gobernuak nazioartekotzearen arloan gauzaturiko hainbat gairi buruzko hitzaldiak entzuteko aukera izan dute. Horrela, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik Nafarroako Nazioarteko Plana eta hau Nafarroaren lehentasunezko merkatuetan txertatzeko modua azaldu dizkie. Bestetik, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendari Miren Ausinek taldekatutako nazioartekotzeari laguntzeko ildo desberdinak azaldu dizkie, GEX programatik sortutako elkarte baten arduradun Juan Telleriaren eta SINAEX elkarteko kudeatzaile Pilar Cabañasen presentziaz.

Jarraian, praktika interesgarritzat azaldu dira berrikitan abiarazitako Mentoretza eta Autodiagnosi programak; lehenengoa, programa kudeatzeaz arduratzen den Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberako Ana Cañadak aurkeztuta, eta bigarrena, programako tailerrak zuzentzen dituen AVU enpresako Jesús Albizuren eskutik. Goizeko txanda ixteko, SODENAko Amaya Manriquek Lufthansaren hegaldia Iruñera ekartzeko gestioak azaldu ditu, azterketa-kasu gisa.

Arratsaldean, europar ordezkariek Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko ataleko buru Carmen Mierrek moderatutako mahainguru batean parte hartuko dute, Nafarroan ETEen nazioartekotzea bultzatzearen alde lan egiten duten erakunde guztien zeregina ezagutzeko. ICEX, Nafarroako Ganbera, European Enterprise Network (AIN eta Nafarroako Unibertsitatea) eta CENen ordezkariek parte hartuko dute.

Hauxe da proiektuaren barnean antolatu den seigarren ikasketa-bisita. Nazioartekotzeari laguntzeko politikak aztertzea helburu duen fase honen ondoren, proiektuaren bigarren fasean, eskualde bakoitzari egokitutako ekintza-plana monitorizatu eta ezarriko da, nazioartekotzeari laguntzeko neurri berriak bilduz.

Hauexek dira egun hauetako ikasketa-bisitan parte hartu duten eskualdeak: Overijssel (Holanda), Hedmark (Norvegia), Varmland (Suedia), Hajdu Bihar (Hungaria), Basilicata (Italia) eta Ipar Irlanda (Erresuma Batua), Nafarroarekin batera.

% 85eko finantzaketa

Proiektua Interreg Europe proiektu europarrari atxikita dago eta 1.469.435 euroko aurrekontua du; kopuru horretatik, 341.604 euro Nafarroaren partaidetzari dagozkio eta inbertsioaren % 85 FEDER funtsen kargura kofinantzatu da.

“Inside Out Europe” proiektua Interreg Europe programako bigarren deialdian aurkeztu zen beste 210 proposamenekin batera; horietatik 66 proposamen baizik ez ziren aukeratu. Interreg Europek politika berritzaile berriak detektatu eta ezartzea du helburu lau esparru hauei dagokienez: berrikuntza, karbono gutxiko ekonomia, energia-eraginkortasuna eta enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna. Foru Komunitatea buru duen proiektua aipatutako azken ardatzari lotuta dago, eta ETEak nazioartekotzen laguntzeko jardunbide egokiak identifikatzea du xede, FEDERek Nafarroan abian dituen programetan txertatzeko asmoz. Horren harira gogoratu behar da FEDER funtsek Nafarroan nazioartekotzen laguntzeko deialdiak eta nazioartekotzeko zerbitzu espezializatuak finantzatzen dituztela dagoeneko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa