(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Erdialdean lau parke eoliko sortzea ontzat eman du, 30 haize sorgailuetarako lekuarekin asteazkena, 2018.eko urriak 3


Instalazioak, hasiera batean aurreikusi baino 55 aparatu gutxiagorekin, Berbintzana, Larraga, Lerin, Miranda de Arga eta Oteitza barrutietan kokatuko dira eta 114.345 MWko potentzia edukiko dute  


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, “Nafarroako Proiektu Eolikoa” Udalerriaz gaindiko eremuko Intzidentziako Proiektu Sektoriala ontzat eman du. Harekin, lau parke eoliko sortzea aurreikusi du Berbintzana, Larraga, Lerin, Miranda de Arga eta Oteitza barrutietan, guztira, 114.345 MW sortzeko gai diren 30 haize sorgailuekin .

Akordioak behin betiko proiektu honen ezaugarriak ezarri ditu, “Agrowind Navarra 2013. SL” sozietateak sustatuta. Instalazioak honako hauek izango dira:

- San Marcos I. Lerin eta Oteitzan kokatuta. 8 haize sorgailu lerrokadura bakarrean.

- San Marcos II. Larragan kokatuta. 8 haize sorgailu bi lerrokaduretan.

- Linte. Larragan eta Berbintzanan. 8 haize sorgailu hiru lerrokaduretan.

- Jenariz. Miranda de Argan kokatuta. 6 haize sorgailu lerrokadura bakarrean.

Haize sorgailuak lurpeko zirkuitu elektrikoen bitartez batuko dira, nortzuk ekoiztutako energia elektrikoa parke bakoitzeko azpiestazio transformatzaileraino eramateaz arduratuko diren. Azken horretan tentsioa 132 kV-ra igoko duen transformadore bat egongo da.

Parke bakoitzean proiektutako azpiestazio bakoitzeko, 132 kV huste linea bat abiatuko da, eta horri esker, parke eoliko bakoitzarekin konektatuko da energia integratzeko punturaino SET 220 KV Erriberrin, Espainiako Sare Elektrikoaren mendeko Garraio Sare Nazionalaren barruan.

Akordio honekin, 2016ko otsailean hasitako proiektuaren izapideak amaitu dira. Data horretan, Gobernuak PSIS gisa deklaratu zuen 6 parke eoliko Erdialdean sortzeko proposamena eta espedientea informazio publikora eraman zuen. Baina, ondoren, hiritarrek parte hartu ahal izatea bermatzeko helburuarekin, publikoari erakusgai izateko epe berri bat zabaldu zen, eta baita eragindako udalei entzunaldi epea ere. Aldi hori amaitu ondoren, eta aurkeztutako alegazio idatziak eta espedienteak barne hartutako txosten sektorialak kontuan hartuta, enpresa sustatzaileak proiektuaren definizio berri bat proposatu zuen. Hura parte-hartze publikora eman zen ere.

Azkenik, abuztuan, enpresak behin betiko proiektua aurkeztu zuen. Bertan, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak egindako errekerimendu desberdinak bildu ziren.

Hauek dira amaierako proposamenaren aldaketa nabarienak: bi parke eolikoak ezabatzea (Tres Hermanos eta Corraliza Paulino), haize sorgailuen kopurua 85etik 30era murriztea eta aparatuen modeloa aldatzea (bakoitzak 3,465 MWko potentzia edukiko du), horietako batzuek kokapena ere aldatuk dute. Horrez gain, huste sistemari dagokionez, zenbait zati lurperatu dira eta huste sistemaren tentsioa handitu da, azpiestazioetan eta Erriberriko sarearen konexioan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa