(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Emakumeak eta klima aldaketa. Nafarroa 2018” topaketak emakumeek arintze eta egokitze politika berrietan duten zeregin aktiboan sakonduko du asteazkena, 2018.eko urriak 3


Ekitaldian parte hartzeko ireki den izena emateko epea urriaren 10ean bukatuko da


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Gobernuaren bileraren ondoko prentsaurrekoan aurkeztu ditu gaur goizean “Emakumeak eta klima aldaketa. Nafarroa 2018” topaketaren xehetasunak. Emakumeek politikatik, ezagutzatik nahiz aktibismoaren esparrutik klima-aldaketaren arloan egindako ekarpenak ezagutzera eman eta herritarrei gogoeta aktiboa egitera gonbidatzea da urriaren 15 eta 16an Iruñean antolatuko den topaketa honen helburua.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Gobernuaren bileraren ondoko prentsaurrekoan aurkeztu ditu gaur goizean “Emakumeak eta klima aldaketa. Nafarroa 2018” topaketaren xehetasunak. Emakumeek politikatik, ezagutzatik nahiz aktibismoaren esparrutik klima-aldaketaren arloan egindako ekarpenak ezagutzera eman eta herritarrei gogoeta aktiboa egitera gonbidatzea da urriaren 15 eta 16an Iruñean antolatuko den topaketa honen helburua.

Elizaldek gogoratu duenez, “Klima-aldaketa da gure bizimodua jasanezina dela erakusten duen froga nabaria: jasanezina ingurumenaren, ekonomiaren nahiz gizartearen ikuspegitik”, eta “behar den eredu-aldaketara iristeko eta klima-aldaketaren erronkari behar bezala heltzeko, emakumeen egitekoa funtsezkoa” dela esan du.

Politikariak, zientzialariak eta aktibistak bilduko dituen topaketa hau irekita dago klima aldaketaren inguruko gaietan interesatuta dauden pertsona guztientzat, baina antolaketa arloko arrazoiak direla eta, nahitezkoa da urriaren 10a baino lehen aldez aurretik izena ematea horretarako egokitu den webgunearen bitartez.

Topaketak bi jardunaldi izanen ditu, hilaren 15ean eta 16an. Astelehenean, urriak 15, “Emakumeok Klimaren alde. Nafarroa 2018” deklarazioa lantzen jardungo duten parlamentariei, gobernu automoetako kontseilari eta zuzendari nagusiei, biltzarkideei, senatariei, alkateei eta zinegotziei zuzendutako lan-saioa antolatuko da Nafarroako Parlamentuan.

Asteartean, hilak 16, jardunaldia Baluarten egingo da, interesatuta dauden pertsona guztientzat irekita, eta bi mahainguruk osatuko dute. Lehendabizikoan, klima aldaketa ezagutzaren eta gizarte-mugimenduen ikuspegitik aztertuko da, WfW sortu zuen Alice Bouman-Dentener eta Uxua López Flamarique nafar ikertzailearen parte-hartzeaz. Bigarrenean, Estatu nahiz eskualde mailako politikariek parte hartuko dute, eta bertan, Valentziako Generalitatek, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak eta Iruñea, Tutera, Gasteiz eta Bergarako udalek bultzaturiko ekintzak emango dira ezagutzera.

Topaketako hizlariek klima aldaketari loturiko hainbat esparrutan lan egiten dute. Adibidez, María Neira “munduko mediku” ezagunak airearen kalitatean lan egiten du; Alice Bouman-Dentenerrek uraren inguruan, betiere emakumeentzat ura bizitza, saneamendua eta duintasuna dela kontuan harturik; Asun Ruizek, SEO/Birlife erakundetik, kontsumoari balio etikoak gehitu eta balio horiek aitortuko dituen gizarte-eredua proposatzen du; eta Cristina Mongek gogoratzen du klima aldaketak behartsuenei eragiten diela nagusiki, eta behartsuen % 70 emakumeak direla.

Den-denak hainbat esparrutatik eta Estatuko zein nazioarteko erakunde garrantzitsuetatik era aktiboan lan egiten duten emakumeak dira, Osasunaren Mundu Erakundea (OME), 2030 Agendarako Goi-Mandataritza, ECODES eta zenbait udal tarteko direla. Hizlariek eta bertaratutakoek klimari buruzko maila guztietako ezaguerak, kezkak eta lorpenak partekatuko dituzte topaketan, klima aldaketaren kausak arintzeko eta horren ondorioetara egokitzeko eragile zuzen eta aktiboak bezala, nahiz ondorio horiek dakartzan arazoen konponketari begira.

Arratsaldean, topaketaren osagarri gisa, Nafarroako Emausko Trapuketariek Berriozarren duten Berrerabilpen eta Birziklapenerako Prestaketa Zentroan bultzaturiko “Arréglatelas” izeneko ekonomia zirkularreko autokonponketa tailerra ikusteko aukera izango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa