(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Estatuko Gobernuari premiaz eskatu dio 1998 eta 2015 artean Nafarroan Eliza Katolikoaren izenean immatrikulatutako higiezinen zerrenda argitara dezala asteazkena, 2018.eko urriak 3


Eta baita 1998ko aldaketaren aurretiaz immatrikulatutako higiezinena ere  


Gaurko bileran, Gobernuak erabaki du Estatuko Gobernuari premiaz eskatzea Nafarroan 1998 eta 2015 artean Eliza Katolikoaren izenean immatrikulatutako higiezinen zerrenda argitara dezala, eta baita 1998ko aldaketaren aurretiaz immatrikulatutako higiezinena ere. Ekimenak xede du partikularrek eta erakunde publikoek immatrikulazio horien berri izan dezatela, eta, nahi izanez gero, haien eskubideen alde jardun dezatela.

Gogoratu behar da irailaren 4ko 1867/1998 Errege Dekretuak Hipoteka Arautegiaren artikulu batzuk aldatu zituela, eta, horrekin batera, gurtza katolikorako elizak inskribatzeko debekua bertan behera utzi zela. Hori dela eta, Hipoteka Legeari buruzko 206. artikuluan jasotakoa betez (1946ko otsailaren 8ko Dekretuak onartutakoa), Estatu osoko lurretan milaka eraikin immatrikulatu ziren Eliza Katolikoaren izenean, ekainaren 24ko 13/2015 Legeak arau hori aldatu zuen arte.

Nafarroan bereziki immatrikulazio ugari egin ziren. Dokumentuetan jasotakoaren arabera, Elizak 1998 eta 2007 artean 1.087 ondasun immatrikulatu zituen, baina ez dago aurretiazko eta ondorengo immatrikulazioen inguruko daturik.

2017an, Justizia Ministerioak Elizak 1998aren aldaketaz geroztik Hipoteka Legeari jarraikiz egindako immatrikulazio guztien zerrenda eskatu zion Jabetza Erregistratzaileen Elkargoari. Duela gutxi jakin dugu datu horiek eskuragai daudela eta prozesatzen ari direla zerrenda egin eta argitaratzeko. Horrenbestez, erakunde publikoek eta partikularrek dagokion bidetik helegitea jarri ahal izango dute baldin eta immatrikulazio horiek legez kontrakoak direla baderitzote.

Horretaz gain, egiaztatu da 1998 baino lehen Nafarroan gurtzarako ondasun ugari immatrikulatu zirela Eliza Katolikoaren izenean, modu zuzenean edo zeharka, eta baita orubeak ere, eliza, baseliza, hilerri, parrokia-etxe eta elizpeekin, besteak beste. Horregatik, akordio honen bidez Estatuko Gobernuari premiaz eskatzen zaio Justizia Ministerioaren bitartez Eliza Katolikoak 1998ko aldaketaren aurretiaz Nafarroan immatrikulatutako higiezin guztien zerrenda eska diezaion Jabetza Erregistroaren Elkargoari, eta, gero, argitara dezan, hiritarrek eta erakunde publikoek, nahi izanez gero, haien eskubideen alde jardun dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa