(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak E mailako langile guztiak D mailara igoko ditu, eta administrari laguntzailearen postua administrariarekin parekatuko du osteguna, 2018.eko urriak 4


Beaumont kontseilariak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek funts gehigarriak banatzeko Akordioa sinatu dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak E mailako langile guztiak D mailara igoko ditu, eta administrari laguntzailearen lanpostua (D maila) administrariarenarekin (C maila) parekatuko du. Horiexek dira, besteak beste, funts gehigarriak banatzeko, gaur goizean, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumontek eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek sinatu duten Akordioan jasotako zenbait neurri; ELA sindikatua abstenitu egin da.

Agintariak eta sindikatuetako ordezkariak sinatzeko unean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak E mailako langile  guztiak D mailara igoko ditu, eta administrari laguntzailearen lanpostua (D maila) administrariarenarekin (C maila) parekatuko du. Horiexek dira, besteak beste, funts gehigarriak banatzeko, gaur goizean, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumontek eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek sinatu duten Akordioan jasotako zenbait neurri; ELA sindikatua abstenitu egin da.

Beaumont kontseilaria pozik agertu da Akordioa sinatuta: “Akordio honetan, Administrazioko langileen aldarrikapenak jasotzen dira, batzuk historikoak, E mailako langile guztiak, Administrazioko talde prekarioena, D mailan sartzea, adibidez, edota errepideetako zaindarien eta hezkuntzako zaindarien postuak D mailatik C mailara igotzea, eta, bereziki, administrari laguntzaileak c mailan sartzea, administrariaren postuarekin parekatuaz”.

Halaber, kontseilariak Akordioko beste zenbait puntu aipatu ditu. “Era berean, talde zehatzen beste eskaera batzuk artatu ahal izan ditugu, eta beste kolektiboago batzuk ere bai; hala nola, jai-egunetan, gauez edo lan-txandatan lan egiteagatik konpentsazio ekonomikoa parekatzea maila goragokoarekin, egun bere mailan erreferentziatu gabe egonik; hori ere adostu dugu Buruzagitzako zuzendaritza-postuen osagarriekin”.

Beaumontek Akordioa Gobernua funtzio publikoa defendatzeko egiten ari den lanean kokatu du. “Akordioak funtzio publikoaren aldeko apustu irmoa erakusten du eta langileen baldintzak hobetzearen aldeko apustua, horixe esan bainuen kargua hartu nuenean, eta Gobernuan hartzen joan garen beste erabaki batzuen jarraipena da; hots, oporren, lizentzien eta baimenen erregimena onartzea, aurrez sindikatuekin negoziatuta, eta lanaldia murriztea (aurreko baldintzak nabarmen hobetu ziren), Enpleguko Eskaintza Publikoak, ohikoak eta ezohikoak, onartzea ahalik eta plaza gehienekin, Ataleko eta Bulegoko Buruzagitzak hornitzeko prozedura abian jartzea merituen lehiaketaren bitartez edo aurreko exekutiboak atxikitako aparteko ordainsaria itzultzea. Ezbairik gabe, gaur hemen aurkezten dugun Akordioa gertaera berri bat da Gobernu honek sektore publikoaren eta bertako langileen alde egiten duen apustu sendoan”.

Akordioa Funtzio Publikoko kontseilariak eta Amaia Goñi zuzendari nagusiak aurrean aipaturiko lau sindikatuetako ordezkariekin egindako lan-bileren emaitza da, behin jakinda Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak Nafarroari baimena ematen ziola soldata-masa %0,20 gehitzeko, garai hartan Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa zenak estatu-mailako sindikatu-erakundeekin enplegu publikoa eta lan-baldintzak hobetzeko sinatutako II. Akordioaren ondorioz; gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kasuan, soldata-masaren %30era iritsi daiteke, 2017ko ekitaldia aurrekontu-superabitarekin amaitzeagatik. Halaber, aipatu Akordioan jasotzen da 2019. urterako %0,25 jartzea —%0,30a izan daiteke Foru Komunitateak aurreko ekitaldia aurrekontu-superabit egoeran amaitzen badu— eta 2020rako soldata-masaren %0,30a kontzeptu horietarako. Horrez gain, bertan, %0,55eko portzentajea jasotzen da 2021erako, aurreko urtean aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzen badira (defizit publikoa).

Nafarroako 2018rako Aurrekontu Orokorren inguruko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen ordainsariak estatuko legedian ezarritako gehiengo orokorrera igotzea aurreikusten denez, Nafarroako Gobernuak funts gehigarri horietarako kopuru hauek jartzea erabaki du: 3.404.066 € 2018an, 3.660.814 € 2019an, 3.822.314 € 2020an eta 7 milioi euro 2021ean, betiere araudian aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

Azaroko nominan

Aurtengo urterako jarritako neurriak azaroko nominan islatuko dira, E mailako taldea D mailan sartzetik hasita. Langile horiek soilik bi kategoriatan bateratuko dira, zeladoreak eta zerbitzu orokorrak, eta egungo E mailako titulazioaren eskakizuna bere horretan mantenduko da.

Administrazioko soldata-maila prekarioena desagertzeak eta D mailarekin parekatzeak guztira 1.797.158 €-ko kostua izango du.

Administrari laguntzailearen lanpostua administrariarenarekin pixkanaka parekatuko da; hau da, hiru ekitalditan, kostu ekonomiko handiena duen neurria izateagatik, hots, 6.635.477 €. Aurten, laguntzaileei integratzeko %7,91ko osagarri iragankorra emango zaie, eta datorren urtean %14,83koa izango da.

2020. urtean, parekatzea amaitutzat emango da, maila-igoerarekin eta bi lanpostuen arteko osagarrien homologazio portzentualarekin.

Igoera orokorrak

Sindikatuek gehien eskatutako planteamenduak artatuta, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Departamentuak beste neurri batzuk jarri zituen mahai gainean, eta tartean nabarmentzekoa da gaueko lana, txandakako lana edo jai-egunetako lana medio konpentsazioa parekatzea mailarik altuenekin, duten maila dutela ere. Igoera horiek 5.301.318 €-ko kostua izango dute.

Ildo berean, 2020. urtean, buruzagitzetako zuzendaritza-postuen osagarriak kalkulatuko dira A mailako oinarrizko soldataren gainean, kargua duen pertsonaren maila edozein delarik ere.

2021ean aplikatuko diren beste neurri batzuen artean, D mailako (eta ez E mailakoa) hasierako soldatari dagokion familia-laguntza ordaintzea aurkitzen da eta bosturtekoaren zenbatekoa pixkanaka igotzea helburu berarekin (hasiera batean %2,75 igoko da).

Talde zehatzak

Ekitaldi honetan, errepideko zaintzaileen taldea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko gidariaren lanpostua C mailara igotzea proposatzen da; halaber, Baso Zaintzako langileen arrisku bereziko osagarria %5 igotzea, plaza oso espezifikoren batean arrisku-osagarria %5 gehitzeko edo parekatzeko neurriez gain.

Nafarroako SOS langileen kasuan ere, operadore administrari laguntzailearen postua operadore ofizialaren postuarekin parekatuko da, eta hori azaroko nominan islatuta ikusiko dute, %4,05eko igoera izango dutelako. Era berean, areto-buruen ordainsaria B mailako postuenarekin parekatuko da, eta %35eko  bateraezintasuneko osagarria %6,73ko lanpostu-osagarria izango dituzte.

Datorren urtean, haur-hezitzaileen lanpostu-osagarria %10 igoko da eta zerbitzu orokorretako enkargatuaren osagarria 5 puntu. Aldiz, hurrenagoko urtean, hezkuntzako zaintzaileak C mailara igoko dira, eta gizarte-hezitzaile, gizarte-langile eta psikomotrizisten lanpostuen osagarria igoko da B mailako postuekin parekatzeko; horrela, %35eko bateraezintasuneko osagarria eta %6,73ko lanpostu-osagarria izango dituzte. Hori 2021. urtean amaituko da. Modu berean, Akordioaren azken urte horretan, telefonistaren lanpostua telefonista ofizialaren lanpostuarekin parekatu nahi da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones consejera Beaumont.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa