Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Epea bihar hasi eta datorren azaroaren 5ean amaituko da
Osasun Departamentuak laguntza-deialdia argitaratu du gaur Nafarroako Osasun Zerbitzuaren-Osasunbidearen (NOZ-O) Erizaintza-arloan berrikuntza-mailako ikerketa-jarduera areagotzeko asmoarekin; laguntza 15.000 eurokoa izango da. Diru-laguntzak eskatzeko epea bihar irekiko da.
Laguntzaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (193. zk.) argitaratutako ebazpen batean jasotzen dira, eta laguntza-unitateetan ikerketa bultzatzeko erabiliko dira, betiere proposamena ondo definitua badute eta NOZ-Oko lan-zentroetan ibilbide garrantzitsua egiaztatzen duten profesionalak baldin badituzte.
Ikerketa areagotzeko hautagaiek funtzionario, estatutupeko edo kontratuko lotura izan beharko dute Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin-Osasunbidearekin, erizaintzako langile bezala, areagotzeko eskaera egiten den unearen eta emateko ebazpen-egunaren arteko denboraldian zehar.
Proiektuak gehienez 12 hilabetekoak izango dira, eta proiektuak hautatzeko kontuan hartuko dira proposamena eta NOZ-Orekiko interes estrategikoa, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean markatutako lehentasunezko lan-eremuen arabera, gaixoaren segurtasunari dagokionean (erorketen prebentzioa, etzanera bidezko ultzeren prebentzioa, euste fisikorako eta farmakologikoetarako neurriak egokitzea eta kontrolatzea, ospitale-egonaldiarekin loturiko narriaduraren prebentzioa eta portaera suizidaren prebentzioa). Gainera, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren-Osasunbidearen bestelako programa espezifikoak aplikatzea baloratuko da.
Laguntzetarako jarritako 15.000 eurorekin, ekimen horri heldutako Erizaintzako profesionalen ordezko langileak kontratatzeko kostua finantzatuko du Osasunak. Zuzkidura ekonomikoa gehienez 12 hilabetekoa izango da.
Izapidea
Laguntzak elektronikoki izapidetuko dira, Nafarroako Gobernuaren web orrialdeko izapideen katalogoaren bitartez.
Laguntzak eskuratzeko, profesional interesatuak eta haren laguntza-unitateko arduradunak sinatutako eskaera aurkeztu behar da, dagokion zentroko zuzendaritzaren oniritzi eta guzti. Eskaerarekin batera honako hauek aurkeztuko dira: ezarriko den Hobekuntza Plana, esku-hartzearen helburuak, ekintzak eta ebaluazio-adierazleak ongi definituta; baita ere, garatu nahi den jardueraren kronograma eta xehetasuna; eta eskatzailearen curriculum vitaea, dagoen eredu normalizatuaren arabera beteta.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen