(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioartekotze II. egunean, hogei bat enpresa txinatarrek Nafarroako enpresekin negozio-aukera berriak bilatuko dituzte osteguna, 2018.eko urriak 4


Urriaren 24an, Baluarten, merkatu txinatarraren hainbat ezaugarri aztertuko dira, merkataritza elektronikoko plataformak, kulturarteko negoziazioa eta jabetza intelektuala kasu


Cartel anunciador de la jornada.

Jardunaldia iragartzen duen kartelak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak urriaren 24rako Nazioartekotze II. eguna -Nafarroa Gansu Foroa II Día de la Internacionalización – Foro Navarra Gansu antolatu du. Enpresa eta erakunde txinatarrak bertan izango dira, eta merkatu txinatarrean interesa duten Nafarroako enpresek izena eman dezakete honezkero. Hain zuzen, horixe da edizio berriaren nobedaderik garrantzitsuena a la del año pasado, hots, enpresa txinatarrek Nafarroako Gansu Foroan Nafarroako enpresekin lankidetzarako aukera berriak bilatuko dituztela.

Jardunaldiari irekiera instituzionala emango zaio eta kide hauek parte hartuko dute: Manu Ayerdi lehendakariordeak, David Navarro Casa Asiako zuzendari nagusiak, Joseba Asirón Iruñeko alkateak, eta Shang Xunwu Txinako Gansu probintziako lehendakariordeak. Ondoren, Carlos Caballerok eta 2 Open enpresako Xiaochen Cao-k (Espainiako marketin digitaleko konpainiarik handienaren ordezkaria Txinan), Txinako estrategia digitala eta merkataritza elektronikoko aukerak xehakatuko dituzte. Bestalde, Amadeo Jensana jaunak, Casa Asiaren Programa Ekonomikoen zuzendariak, Txinaren kulturarteko negoziazioari buruz hitz egingo du, eta Andrés Herrera jaunak, Herrera Zhang Consultants-en bazkide-zuzendariak, ziklo txinatar berria eta Nafarroako UTEeentzako negozio-aukera berriak azalduko ditu.

Goizeko programazioa bi mahai-inguruekin osatuko da: batek Txinako merkataritza elektronikoko plataformak izango ditu mintzagai, eta besteak jabetza intelektuala eta beste aspektu legal batzuk. Aipatu behar da bertaratzen direnek hizlariekin arratsaldean elkarrizketa laburra egiteko aukera daukatela.

Jardunaldian, Manu Ayerdi jaunak Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak saria banatuko die 2017an ohiko esportatzaile bihurtu diren Nafarroako enpresei (lau urtez jarraian esportatu dutenei).

Nafarroa Gansu Foroa

Arratsaldean, Nafarroa Gansu Foroaren txanda izango da, eta erakundeek zein enpresek parte hartuko dute. Batetik, sektore ezberdinetako hogeita bat enpresa txinatar egongo dira, Nafarroako enpresekin merkataritza-aukera berriak bilatzeko asmoz. Nafarroako enpresek inskripzioa egitean inscripción adierazi behar dute enpresa txinatarrekin biltzeko interesa dutela.

Nafarroa Gansu Foroan, Nafarroako Hezkuntza, Kultura eta Enpresa Sailetako ordezkariek beren Gansuko homologoekin enpresa-bilerak egingo dituzte. Iruñeko Udalaren eta Jiayuguan hiriburu txinatarraren ordezkarien arteko bilera ere aurreikusita dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa