(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen-hezkuntzako ekipamenduen mintegia, Bertizen osteguna, 2018.eko urriak 4


Autonomia erkidego gehienetariko 27 adituk parte hartuko dute


Mintegiko partehartzaileak. ( irudia handitu )

Ingurumen-hezkuntzako ekipamenduen mintegia egingo da urriaren 4 eta 5ean Bertizko Jaurerria Natur Parkean. Bertan autonomia erkidego ezberdinetatik iritsitako 27 adituk parte hartuko dute. Topaketa Trantsisio Ekologikoko ministerioaren CENEAMek (Ingurumen-Hezkuntzarako Zentro Nazionalak) antolatu du.

Mintegiaren barruan honako ekintzak izango dira besteak beste: Bertizko Jaurerria Natur Parkean erabilera publikoko kudeaketara bideratutako ekipamendu eta instalazioen nahiz ingurumen-hezkuntzara zuzendutako espazioen bisita; Portugaleko Tras-Os-Montes Unibertsitateko Margarida Correiraren hitzaldia, eta Tekieroverde Erasmus+ proiektuaren aurkezpena Alejandro Gallegoren eskutik.

Gainera, taldean hainbat gai garrantzitsu landuko dira: ingurumen-hezkuntzako ekipamenduen Espainiar sarearen sorrera eta ingurumen-hezkuntzako programek duten eraginaren gaineko ebaluazioa. Mintegia ingurumen-hezkuntzako ekipamenduen bibliografiadun eskuliburua sortzeko proposamenarekin eta 2019ko topaketaren gaineko antolakuntza zehaztuz amaituko da.

Jardunaldi hau OAPN (Organismo Autónomo de Parques Naturales) eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolaketaren zuzendaritza nagusiak ezagutza, ahalmenak eta ingurumen kontzientzia bultzatzeko sinatutako protokoloaren baitan antolatu da.

OAPN, CENEAM eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolaketaren arteko elkarlanerako esparruak aurrera begira, mintegiak antolatuz jarraitzeko borondatea du, gainera CENEAMek antolatutako ikastaro eta erakusketak izango dira Bertizko Jaurerria Natur Parkean, adibidez Natur Guneen interpretaziozko ibilbideen deskribapena ikastaroa eskaini zen ekainean.

Orain burutzen ari den mintegia 2004an ospatu zen lehendabizikoz eta ordutik gaur egun arte, arlo honetan beraien lana garatzen duten adituak bildu izan dira urterik-urte. Mintegi honen helburu nagusienen artean zehazten dira autonomia erkidego ezberdinetako teknikarien artean ideia eta esperientzien trukaketa, eta Espainian ingurumen-hezkuntzako ekipamenduen gainean ezarri daitezkeen kalitatezko kriterioak zehaztea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa