(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGk banakako bi gela gaitu ditu obesitatearen kirurgiaz tratatutako gaixoentzat osteguna, 2018.eko urriak 4


Obrak 45.700 euroko kostua izan du eta hari esker, zabalera bereziko, mugikortasun arazodun edo isolamendurako premiako gaixoak artatu ahal izango dira 


NOGen moldatutako geletariko bat ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneak (CHN) banakako bi gela gaitu ditu zabalera bereziko, mugikortasun arazodun edo isolamendu premiako gaixoentzat. Bi guneak, N Pabilioiko hirugarren solairuan kokatuta, hasiera batean, kirurgia bariatrikoaz tratatutako obesitatedun gaixoentzat pentsatuta daude, baina baita bestelako premia bereziak tratatuko dira ere.

Egokitzapenerako egindako obrek 45.700 euroko kostua izan dute. Bi gelak, 12,7 metro karratukoak, bikoitzak izatetik banakako gela izatera pasa dira, eta komunek ere euren zabalera bikoiztu dute, 2,6 metro karratutik 5 metro karratura pasa baitira, gaixoei, senitartekoei eta profesionalei erosotasun eta mugikortasuneko abantailak eskainiz.

Gela bakoitzean igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, PVC zoladura ipintzeko lanak, zurgintza eta pintura lanak burutu dira, traba arkitektonikorik gabeko eta tamaina handiagoko komunak lortzeko. Obesitatedun gaixoentzako elementu eta osagarri berezi desberdinak gehitu dira (segurtasun hesiak, dimentsio handiagoko komunerako altzariak, eusteko elementuak, etab.).


Berrituriko komunetariko bat. ( irudia handitu )

18 ebakuntza zerbitzua barne hartu zenetik

Kirurgia bariatrikoa hasi zen Nafarroako Osasun Zerbitzuaren –Osasunbidea- berezko baliabideekin eskaintzen hasi zen aurreko urtarrilean. Geroztik, dagoeneko, mota honetako 18 ebakuntza egin dira. Aurretik zentro pribatu batera deribatzen ziren. Obesitate kasu zehatzetarako eraginkorra den tratamendu bakartzat jo da, zerbitzu desberdinetako Medikuntza eta Erizaintzako profesional desberdinen lankidetza beharrezkoa duen osoko eta diziplina anitzeko eremu batean, besteak beste, Kirurgiako zerbitzuak, Endokrinologia eta Nutrizioa, Anestesia, Psikiatria, Errehabilitazioa, Barne Medikuntza, Kirurgia Plastikoa eta Lehen Mailako Laguntza.

Kirurgia urdailaren tamaina txikitzean edo elikagaiak xurgatzeko hestearen gaitasuna mugatzean datza. Hainbat elementuren arabera pertsonalizatutako prozedura kirurgikoa da, alegia: Gaixoaren Gorputz Masaren Indizea (IMC), berearekin lotutako komorbilitateak, obesitate mota, tratamendu farmakologiko aktiboak, hesteen gaixotasunen diagnostikoa eta faktore psikosozialak. Aldagai hauek guztiak ezagututa, bakoitzarentzat egokiagoa den ebakuntza mota aukeratzen da.

3-5 urtez mantendu duten 40 kg/m2 indizetik gorako IMC duten gaixoentzako kirurgia bat da. Horiengan tratamendu medikoak ez du emaitza arrakastatsurik izan, urtebetez, gutxienez, modu arautuan aplikatu eta gaixoak atxikidura egokia izan ondoren. Horrez gain, aplikatzen zaie ere obesitatearen bigarren mailako komorbilitateak dituzten, eguneroko bizitza mugatzen duten eta pisua galduz gero hobera egin dezaketen 35 eta 40 kg/m2 arteko indizea duten gaixoei (loguraren apnea sindromea, hipertentsio arteriala, dislipemia, mellitus diabetesa , osteoartropatia larria, etab.).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa