(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 30.000 euro emango dizkie udalei, baserrien kokalekua zehaztu eta seinaleztatzeko ostirala, 2018.eko urriak 5


Nafarroako dozena bat herritan sakabanatuta dauden baserrietan identifikazio-plakak jarriko dituzte


Herrizaingoko Zuzendari Nagusiak Nafarroako Udalei 30.000 euroko diru-laguntza ematea eta ordaintzea onartu du, 2018an, sakabanatuta dituzten baserrien kokalekua zehaztu eta seinaleztatzeko. Horrela jasotzen zuen atzo Nafarroako Aldizkari Ofizialak Boletín Oficial de Navarra. Guztira Nafarroako 12 bat herri izango dira diru-laguntzaren hartzaileak, Metro-Baserria diseinatzeko Metro-Baserri eta identifikazio-planak egiteko.

Bera, Goizueta, Arantza, Lesaka, Zubieta, Etxalar, Leitza, Sunbilla, Igantzi, Arano, Ituren eta Areso dira deialdira aurkeztutako herriak. Horiek guztiek baserri sakabanatuak dituzte Nafarroako Gobernuko Posta Helbideen Kudeatzailean. Nafarroako posta-helbide bat identifikadore uniboko batekin lokalizatzen laguntzen duen Helpbidea web-aplikazioaren hedapenean aurrera egingo da, eta, horrela, landa-eraikin bakoitza lokalizatuta egongo da eta premiazko kasuetan larrialdietako zerbitzuak errazago iritsiko dira.

Identifikazio-plaken aplikazioak Nafarroako posta-helbide bat lokalizatzeko hainbat irizpide konbinatzen ditu, esaterako: udalerria, erakunde bereizia, bidea, ataria, etxearen izena eta ID helpbidea. Modu horretara, lokalizazio-akatsengatik gerta daitezkeen arazoak ekidingo dira.

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilariak, José Beaumont andreak, “Helpbidea” proiekturako diru-laguntzetarako deialdiaren harira, sakabanatutako baserriak lokalizatzea oso garrantzitsua zela azaldu zuen, “larrialdietako zerbitzuak eta gainontzeko zerbitzu publikoak haietara iristeko”. Ildo horretatik, azpimarratu zuen proiektu horrekin hobekuntza bat lortuko dela “urrunago bizi diren edo komunikazio okerragoa duten pertsonei arreta emateko”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa