(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskaraz Bizitzeko Egonaldiak: 545 ikasle lehen txandan ostirala, 2018.eko urriak 5


Martxan da Hezkuntza Departamentuak Nafarroako A, B eta D ereduetako ikastetxeei ingurune euskaldun batean ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen dien Egonaldiak programaren udazkeneko txanda


Euskaraz bizi

Esclavas del Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleak Beintzako frontoian, urriaren lehenean. ( irudia handitu )

Lehen txandarako eskaera egin zuten 545 ikasleak badoaz eta udaberriko bigarren txandan joan nahi dutenek eskaera egiteko aukera izanen dute. Urriarekin batera hasi dira 2018-19 ikasturteko Euskaraz Bizitzeko Egonaldiak Arantza eta Beintzako aterpeetan. Deialdiak harrera ona izan du ikastetxeetan eta, abendura bitarte, 545 ikaslek parte hartuko dute hizkuntza-murgiltze programa honetan. Nabarmentzekoa da A ereduko ikastetxeen erantzuna: udazkeneko egonaldietan parte hartuko duten 14 ikastetxeetatik zazpi D eredukoak dira eta beste horrenbeste A eredukoak.

Esaterako, udazkeneko lehen egonaldian Esclavas del Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleek hartu dute Beintzako Orbela aterpean. Astelehenaz geroztik, bertako euskalkiaz eta bizimoduaz gozatzen ari dira Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 32 ikasle. Udazkeneko azken egonaldian, berriz, Pedro de Atarrabiako DBHko 84 ikaslek parte hartuko dute, abenduaren 10etik 14ra bitarte. Guztira bost edo hiru eguneko hamalau egonaldi eginen dira udazkenean.

Udaberrian ere segida izanen dute Euskaraz Bizitzeko Egonaldiek; ikastetxeek urtea amaitu baino lehen jasoko dute udaberriko txandetan izena emateko deialdia. Murgiltze programan parte hartzeko, 20 ikasleko taldeak behar dira, gutxienez; ikasle gutxiago dituzten ikastetxeek inguruko beste batzuekin batera aurkez dezakete eskaera txanda elkarrekin egiteko.

Programa honen bidez, Arantza eta Beintza-Labaien herri euskaldunetan euskaraz bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen die Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikastetxeetako ikasleei. Hizkuntza-murgiltze programa denez, lehentasuna dute bost eguneko egonaldiak eskatzen dituzten ikastetxeek, nahiz eta hiru egunekoak ere onartu.

Eskaintza Lehen Hezkuntzako 3. ikasmailatik DBHko 4.era bitarteko ikasleei zuzenduta dago, A, B eta D ereduetan, ikastetxe publiko nahiz itaunduetan. Programaren xedea ikasleen ahozkotasuna lantzea eta jakin-mina akuilatzea da, kultur transmisioak pisu handia baitu programa honetan. Nafarroako ikasle gehienak inguru erdaldunetan bizi direnez, jaioterrian ez dituzten bizipenak eskaintzen dizkiete era honetako egonaldiek; esate baterako, bertako euskalkia herriko hiztunen eta hezitzaileen ahotan entzutea, edo taloak nola egiten diren ikastea. Kontrabandistak izeneko dinamikaren bidez, ikasleak euren artean euskaraz mintza daitezen lortzen dute hezitzaileek, euskararen erabilera ez ezik irakaskuntza kooperatiboa ere sustatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa