(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak herritarren hiru parte-hartze proiektu saritu ditu ostirala, 2018.eko urriak 5


Ollo kontseilariak diplomak eman dizkie Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Leitzako Udalari eta EDER Kontsortzioari


La consejera Ollo y el director general de Comunicación y Relaciones Institucionales, Pello Pellejero, con representantes de las entidades premiadas en el Salón del Trono.

Ollo kontseilaria eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pello Pellejero, sarituak izan diren erakundeetako ordezkariekin, Tronuen Aretoan. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok ostiral honetan sariak eman dizkie Herritarrek Parte Hartzeko Jardunbide Egokien Lehiaketa irabazi duten erakundeei; horren bitartez, demokrazia parte-hartzailea hobetzeko ezagutzak eta erremintak ematen dituzten proiektuak onartu eta saritu nahi izan ditu exekutiboak.

Ekitaldian, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua saritua izan da, Gobernuaren departamentuei zuzendutako kategorian, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planaren parte-hartze prozesua dela-eta. Toki Erakundeen kategorian, berriz, Leitzako Udalak abian jarritako Leitza Kontsumituz proiektua saritu da. Eta, azkenik, Toki-mailako taldeetan parte hartzera zuzendutako kategorian, EDER Kontsortzioaren ECEI RN Nafarroako Erriberako Espezializazio Adimentsuko Eskualdeko Estrategia proiektuak lortu du saria.

Sarituen ordezkari gisa, diplomak jaso dituzte Eva García Balaguerrek, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak; Mikel Zabaleta Aramendiak, Leitzako alkateak; eta Eneko Larrarte Huguetek, Eder Kontsortzioko lehendakariak.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin da gaur goizean, eta kontseilariak nabarmendu du herritarren parte-hartzea sustatzea “izan dela beti Nafarroako Gobernuak legealdi honetan duen helburuetariko bat”. Ildo horretan, eta Herritarrek Parte Hartzeko I. Plana onartu ondoren, “arlo horretako jardunbide egokien kasuan publikoki saritzea erabaki genuen”.

Hondakinen Planaren parte-hartze prozesutik, kontseilariak “plangintza eta diseinu egokia nabarmendu ditu, erakundeen eta gizartearen inplikazio garrantzitsuarekin”. Leitza Kontsumituz proiektuari dagokionez, “tokiko agente ezberdinen inplikazioa eta proiektuak sortutako lankidetza-sare interesgarriak” saritu nahi izan ditu. Azkenik, Nafarroako Erriberarako S3ko Eskualdeko Estrategia proiektutik, Ollo kontseilariak nabarmendu du parte-hartze prozesuak sinergiak sortzea eta motibazioa gehitzea lortu duela Erriberako agente sozial, ekonomiko eta instituzionalentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa