(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturako Museatu! eta Bidaiatu kanpainaren azken egunak ostirala, 2018.eko urriak 5


Nafarroako museoetara eta bilduma museografiko iraunkorretara hurbiltzera gonbidatzen duen ekimena urriaren 20an bukatuko da


Hilaren 20an bukatuko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak sustatzeko bultzatu duen “Museatu! eta Bidaiatu” kanpaina. Ekimenak bi helburu ditu: Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan bilduta dauden zentro museistikoak bistaratzea eta inguruko publikoen bisiten maiztasuna areagotzea.

Museo bakoitzeko sarrera erosterakoan automatikoki eskuratzen den pasaporteari esker, publikoak ekimenari atxikitako hamahiru zentroetako jarduerez eta ondasun kulturalez gozatzeko aukera dute: Nafarroako Museoa eta Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Iruñean; Karlismoaren Museoa eta Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarran; Jorge Oteiza Museo Fundazioa (Altzuza), Arte Moderno Muñoz Sola Museoa (Tutera), Tuterako Museoa, Julian Gaiarre Museo Etxea (Erronkari), Zubietako Errota Ekomuseoa (Zubieta), Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa (Berbintzana), Tulebrasko Monasterioko Museoa, Henri Lenaerts Zentroa (Irurre) eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa (Arteta). Horiek guztiak publikoarentzat irekita daude, Gustavo de Maeztu Museoa izan ezik, uztailaz geroztik itxita baitago instalazioetan egin beharreko lanengatik.

Gaurdaino, argitara emandako 15.000 pasaporteen % 90 baino gehiago banatu da, eta ondorioz, baliteke zentroren batean aleren bat lortzeko aukera izatea.

Bisita bakoitzean zigilu bat lortzen da, eta lortutako zigiluak daramatzan orrialdea ekimenari atxikitako edozein zentrotan entregatzen ahal da.

Azaroan, zozketa eginen da aurkeztutako orrialde guztiekin, eta hiru sari teknologiko banatuko dira, Museoen Nazioarteko Kontseiluaren aurtengo lemari jarraiki: “Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, publiko berriak”. Hauexek dira CAN Fundazioaren lankidetzaz banatuko diren sariak: telefono adimendun bat sei museo edo gehiago bisitatu dituztenen artean, tableta bat lau edo bost museotan izan direnen artean eta liburu elektroniko bat hiru museo bisitatu dituztenen artean.

Familiarentzako jarduerak

Publiko mota guztiei eta bereziki familiei zuzendutako jarduerak programatu dira. Lizarran, Karlismoaren Museoan, karlisten errege-egoitzei buruzko arrasto-jokoa egiteko gonbidapena dago: Tuteran, Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoak “Detektibea museoan” delako joko didaktikoa eta “Zentzumenen mundua” deritzon jarduera abiarazi ditu, eta Tuterako Museoak “Tuterako Museoari begiratzen ikastea” izenburuko jarduera-koadernoa; Erronkarin, Julian Gaiarre Muse-Etxeak bi ginkana ditu: “Julian Gaiarre ezagutu” eta “Erronkari ezagutu Gaiarrerekin”; Altzuzan, Jorge Oteiza Museo Fundazioaren “Ezer ez da dirudiena” arrasto-jokoak familian osaturiko ibilbide autonomoa egitea ahalbidetzen du bertako geletan ikusgai dauden Jorge Oteizaren artelan batzuk ezagutzeko; Zubietan, “Errotaren koadernoa” banatzen da publikoaren artean, errotaren funtzionamendua azaltzeko antolatzen den bisita gidatuaren barnean; eta Artetan, Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoak “Garenak izan ginena azaltzen du” erakusketa iraunkorrerako bisita gidatua eskaintzen du. Bertaratu aurretik, zentro bakoitzaren ordutegia eta jarduerak kontsultatzea gomendatzen da.

Urriaren 12an, doako sarrera

Erregistroan inskribatuta dauden museoek eta bilduma museografikoek urteko bost egunetan doan ireki behar dute edozein nazionalitatetako pertsonentzat: Espainiaren Egun Nazionala (urriak 12), Nafarroaren Eguna (abenduak 3), Konstituzioaren Eguna (abenduak 6), Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzak 18) eta Turismoaren Eguna (irailak 27).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa