(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

150.000 eskola-umek ikasi dute Parque Polo parkean, martxan daramatzan 19 urte hauetan ostirala, 2018.eko urriak 5


Beaumont kontseilariak oroigarri bat eman dio Liceo Monjardín ikastetxeko ikasle bati


Transcripción textual del video

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont Parque Polo parkean izan da, haren instalazioetan nagusiki eskola-umeei eskaintzen zaizkien prestakuntza-ekintzetan 150.000. bisita jaso delako.

Maddalen Lopetegui Oyaga, Liceo Monjardín ikastetxeko lehen hezkuntzako 6. mailako 26 ikaskideetako bat, izan da 150.000. eskola-umea; hori dela-eta, kontseilariak bizikletarako argi sorta, kaskoa eta banda islatzailedun motxila eman dizkio, bidean segurtasun handiagoz ibil dadin. Beste 25 umeek ere bizikletarako argi sorta jaso dute, gidariek bidean hobeto ikus ditzaten.

Agintariak eta Liceo Monjardín ikastetxeko ume talde bat Parque Polo parkean, gaur goizean. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont Parque Polo parkean izan da, haren instalazioetan nagusiki eskola-umeei eskaintzen zaizkien prestakuntza-ekintzetan 150.000. bisita jaso delako.

Maddalen Lopetegui Oyaga, Liceo Monjardín ikastetxeko lehen hezkuntzako 6. mailako 26 ikaskideetako bat, izan da 150.000. eskola-umea; hori dela-eta, kontseilariak bizikletarako argi sorta, kaskoa eta banda islatzailedun motxila eman dizkio, bidean segurtasun handiagoz ibil dadin. Beste 25 umeek ere bizikletarako argi sorta jaso dute, gidariek bidean hobeto ikus ditzaten.

Barneko zuzendari nagusi Agustín Gastaminza eta Segurtasun Politiken Garapeneko zuzendari Toño García ere kontseilariarekin izan dira, eta, Volkswageneko ordezkari gisa, besteak beste, Giza Baliabideetako zuzendari Kerstin Scholz eta Ekoizpeneko zuzendari Miguel Angel Grijalba aritu dira. Parque Polo parkeko koordinatzaile Estefanía Santosek bertako ereduaren eta jardueraren aurkezpena egin die bi taldeei; adierazi duenez, Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa trebatzen dituzte.

1999an zabaldu zen, bide-hezkuntzako prestakuntza-programak garatzeko. Haien barruan, jarduera teoriko eta praktikoak antolatzen dira, mugikortasun jasangarria sustatzeko eta zirkulazio-arauak ezagutarazteko. Volkswagen Navarra-k lagatako 20.320 m²-ko lurzati batean dago eta Nafarroako Gobernuaren laguntza du.


Beaumontek Maddalen Lopetegui kaskoa eman dio Volkswagen Nafarroako presidente Emilio Sáenz lehendakariaren aurrean. ( irudia handitu )

Hain zuzen ere, aurtengo martxoaren 1ean, Parque Polo Fundazioaren eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren arteko lankidetza-hitzarmena berritu zen, 2013-2020 aldirako Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiako «Hezkuntza eta trebakuntza» jardueren barruan.

19 urteotan, nagusiki 3 eta 15 urte bitarteko 150.000 eskola-umek (aurten 7.715ek) hartu dute parte parkearen hezkuntza-programa eta -ekintzetan. Eskola-umeentzako jarduerek ez ezik, beste programa batzuek ere garrantzi handia dute, hala nola «Juntos nos movemos» izenekoak; irailean, desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta egon da, eta, aurten, 488 parte-hartzaile izan ditu.

Aipatzekoa da, baita ere, prestakuntza-jardueretan Berriztu hezkuntza-elkartearekin elkarlanean aritu dela, bide-segurtasuneko arau-hausteak egin dituzten adingabeei orduak egiten uzteko. Adingabe arau-hausleak irakasle bihurtzen dira eta beste ikuspegi batetik egiten diote aurre errealitateari.

Ikasturtean zehar, ikastetxeetarako egiten da lan: haur-eskoletan hasten gara, eta, ondoren, haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako etapekin jarraitzen dugu. Programak euskaraz eta gaztelaniaz (% 100ean), ingelesez (% 50ean), eta alemanez eta frantsesez (% 25ean) daude.

Oporraldietan (adibidez, Aste Santuaren ondorengo astean eta udan), bide-hezkuntzako kanpamentuak ematen dira, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta alemanez, navarra.es webguneko segurtasunaren orrian dagoen bide-hezkuntza atalean agertzen den bezala.

Beste une batzuk ere erabiltzen dira (adibidez, asteburuak eta arratsaldeak), hezkuntzako aisia-programetarako. Haietan, hauek garatzen dira: bide-hezkuntzako eta -segurtasuneko jarduerak (hala nola APYMAS ikasleen gurasoen elkarteentzako jardunaldiak); enpresetarako hezkuntza-ekintzak (langileen seme-alabak); belaunaldien arteko programak (aitona-amonak, bilobekin); kontzientziazio-ekintzak Mugikortasun Astearen barruan; Parke Polo proiektuaren aurkezpena biltzarretan; edo hezkuntza-jarduerak.

Halaber, foruzain eta udaltzain berrien praktikak egiten dira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolaren bidez. Bizikletako eta motorreko praktikak ez ezik, zenbait ekintza ere egiten dira Los Arcoseko zirkuituan.

María José Beaumont kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak «bide-hezkuntzarekin erlazionatutako jarduerak sustatzen jarraitu nahi du Nafarroako umeen artean, arauak bete eta elkar errespetatu beharraz kontzientziatuta egongo diren bide-erabiltzaileak izan daitezen lortzeko; horrela, kaleak eta errepideak gero eta seguruagoak izango dira, eta trafiko-istripuak eta haien ondorio tragikoak murriztuko dira».


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa