(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Domínguezek 19 gaixoren erakusketa inauguratu du, gaixotasun horren estigma errotik ateratzeko, errehabilitazio mentaleko programaren barnean ostirala, 2018.eko urriak 5


Erakusketa Iruñeko Civivox Jus la Rochan ireki da urriaren 25era bitarte, eta "Eragozpenak hausten" programan kokatzen da, gaixo horiek dituzten gaitasunak eta premiak ezagutzera emateko  


Nota expo Salud Mental

Dominguez kontseilaria, Begoña Flamarique, Amalia Zarzuela eta zentroko gaixo eta profesionalekin. ( irudia handitu )

Fernando Domínguez Osasun kontseilariak “Bizitza atalak dira” erakusketa inauguratu du gaur Iruñeko Civivox Jus la Rochan, osasun mentaleko arazoren bat duten 19 pertsonaren lanak biltzen dituena. Lan horiek Clara Goñi artistak zuzendutako mosaikoen tailerrean egin dituzte.

Lan artistikoa ‘Eragozpenak hausten’, programan kokatzen da, Nafarroako Osasun Mentaleko kudeatzailetzak sustatua Errehabilitazio Unitatearen bitartez; unitate hori San Francisco Javier zentroan kokatzen da, Txantrea auzoan.

Programaren helburuak dira pertsona kaltetu horien errealitatera gerturatzea eta jarrera aldaketa sustatzea, haien bizi-kalitatea eta gizarteratzea hobetzen laguntzeko nahiz gaixotasun mentalaren bat duten pertsonen estigma errotik ateratzeko eta haien trebetasunak eta premiak ezagutzera emateko helburuarekin.

Kontseilariak Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzailea den Begoña Flamariquerekin eta Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitateko zuzendaria den Amalia Zarzuelarekin batera bisitatu du erakusketa; bertan, tamaina ezberdineko 18 obra jasotzen dira (70x41 cm handienak, 30x28 cm, 40x53 cm, 50x30,5 cm, 30x50 cm, 29x33 cm eta 29x21 cm txikienak).

Dominguez kontseilariak tailerrean parte hartutako 19 pertsonaren ahalegina eta lana azpimarratu ditu, eta Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitateak, gaixotasun mentalaren bat duten pertsonen errehabilitazio-programaren barnean, sustatutako jarduerek duten garrantzia nabarmendu nahi izan du.

Obrak Clara Goñi artistak, Errazki Onak bezala ezagutzen denak, zuzendutako mosaikoen tailerrean egin dituzte, eta Errehabilitazio Unitateko Terapia Okupazionaleko eta Osasun Hezkuntzako profesionalek ere parte hartu dute. Mosaikoak egiteko Trencadis teknika erabili dute; hau da, tamaina ezberdineko azulejo irregularrekin konposizio libreak egiteko aukera eskaintzen duena. Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitatean artatutako 19 pertsonak hartu dute parte tailerreko prozesu ezberdinetan, eta azulejoak, zementua eta egurra erabili dituzte.


Nota expo Salud Mental

Erakusketako artelanetako bat. ( irudia handitu )

Artistak berak, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eskubideen aldarrikatzaile aktibistak, dio “pertsonak, bizitza eta inguruan duguna berriz osatu beharreko zatiez osatuta daudela, mosaiko baten piezak bezala, aurrean dugunaren ikuspegi errealistagoa eta osoagoa izateko”. Haren ustez, zati edo atal bakarra ikusteak behatzen dugunaren pertzepzio engainagarria, partziala eta, azken finean, irreala du. Era berean, ideia hori laburtzen da, zentroaren jarduera artistiko eta sortzaileen barruan, Alina DBRk erakusketaren gainean diseinaturiko kartelaren irudian.

Hitzaldi-tailerra eta mahai-ingurua

Halaber, erakusketan, bosgarren edizio honetan, aurreko lau edizioetan aurkeztutako obren erakusketa txikia jaso da. Guztira, teknika ezberdinekin egindako 11 obrak, 3 panelek, 14 mihisek eta azalpen-kartel batek osatzen dute.

Erakusketa urriaren 25era bitarte bisitatu ahal izango da, Jus la Rocha zentro zibikoko lokaletan, Iruñeko Maiteminduen pasealekuko 37an, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Erakusketarekin batera, Osasun Departamentuak Osasun Mentalaren Munduko Egunaren inguruan antolatutako beste jarduera batzuk egingo dira; esate baterako, urriaren 18an, ostegunean, 11.30ean, “Mugimenduarekin adierazi” hitzaldi-tailerra eskainiko du Inés Aubert Badilla dantzari eta koreografoak, eta, urriaren 25ean, ostegunean, ordu berean, “Artistaren hitzak” mahai-ingurua egongo da. Azken horretan, Anasaps-ek eta Errehabilitazio Unitateak egindako proiektu artistikoak aurkeztuko dituzte edota komunitatean Lizarrako CRPS-Ordoizek burututako proiektuak ere bai.

Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitatea

San Francisco Javier Zentroan kokaturiko Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitatea sektoreaz gaindiko osasun-baliabidea da, diziplina anitzeko arreta eta arreta espezializatua, birgaixotzeen prebentzioa eta gaixotasun mental larriko pertsonen autonomia eta gizarteratze ahalik eta handienaren sustapena helburu dituena, errehabilitazio psikosozialeko programa oso, espezifiko eta banakoen bitartez.

Funtsean hiru programaren inguruan eratzen da: eguneko ospitaleratzea (32 plaza); asteko ospitaleratzea, astelehenetik ostiralera (12 ohe); eta erabateko ospitaleratzea, egonaldi luzeko errehabilitazio-programa moduan diseinatua, 24 orduko ospitaleratze-erregimenean, astelehenetik igandera (16 plaza).




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa