(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako departamentuak 62.201,38 euro bideratuko ditu desgaitasuna duten pertsonen oporren programetarako astelehena, 2018.eko urriak 8


Nafarroako Gobernuak deialdia berreskuratu du 2018an, pertsona horien integrazioa eta independetzia errazteko asmoz 


Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako departamentuak desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei opor-programak garatzen laguntzeko dirulaguntza-programa onartu du. Honela, Gobernuak, aurreko legealdian desagertu zen (azken deialdia 2011n argitaratu zen) deialdia berreskuratu du, 62.201,38 euroko diru-hornidura tarteko, desgaitasuna duten pertsonen integrazioa eta bizimodu independentea errazteko asmoz.

Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdi honen helburua, desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasuna prebenitzen diharduten gizarte-ekimeneko entitateek antolatutako opor-programak kofinantzatzea da. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 7an bukatuko da.

Honela, desgaitasuna duten pertsonen bizitza independentea eta ahalik eta integrazio pertsonal eta sozialik handiena erraztu nahi da, ahalik eta txandarik normalizatuenak eginez eta irisgarritasunari dagozkion baldintzarik egokienetan, pertsona horiek aisialdi eta kultura arloko ondasunez baliatzeko aukera izan dezaten, senide nahiz zaintzaileen atsedena errazteaz gain.

Aldi berean, programek taldeen formakuntza eta taldekideen arteko lankidetza bultzatuko dituzte, partaideen gaitasun sozialen nahiz integrazioaren garapena sustatzeko xedez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa