(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uharte Zentroko ekoizpen artistikorako espazio eta sorkuntza laborategi berrien aurkezpena astelehena, 2018.eko urriak 8


Nafarroako Gobernuak 40.000 euro bideratu ditu espazio berri hauetara


Espazio berrien aurkezpena. ( irudia handitu )

Uharte Zentroan ekoizpen artistikorako espazio berriak aurkeztu dira gaur. Baliabide hauen finantzaketa, urteko 40.000 euro, Uharte Arte Garaikide Zentroa Fundazioa eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlanerako hitzarmenari esker egin da.

2016an zuzendaritzak planteatutako inbertsio planaren bigarren faseari loturik sortu dira espazio berriak. Iaz bezala, inbertsioak, ekoizpen artistikorako baliabide berriak eskaini nahi ditu artistikek bere praktikak aurrera eramateko erabili ditzaten. Iaz, bideogintza, argazkigintza eta inprimaketa laborategiak jarri ziren abian , bai eta lantegi gune bat eta erabilera anitzetako espazio bat. Aurten, prestatu diren espazio berriak, AudioLab-a, Gorputzen Laborategia eta hezkuntza lantegia dira. AudioLab-a soinua lantzeko baliabide eta tresnaz osatua dago, soinua hartzeko gela eta kontrol gela dituen grabaketa estudio txiki bat da. Gorputzen Laborategia, gorputz adierazpena eta eszena lanak egiteko pentsatua dago, argiztapen eta soinu mahaiak dituen erabilera anitzeko gelarekin batera, mota honetako ekintzak garatzeko espazioa osatzen dutelarik.

Hezkuntza zentroekin lantzen diren A3 eta Nuestro Patio programak garatzeko erabiltzen den Hezkuntza Lantegia, lehenengo solairutik bigarren solairura pasa da. Solairu hau publikoaren erabilerarako prestatuagoa dago eta horregatik gauzatu da aldaketa bertan, VACAren gisako beste hezkuntza programa batzuk ere bertan lantzen baitira. Erabilera eremua 60 m²tik, 180m²ra pasa da eta komunikazioa errazteko gelaren akustika hobetu da.

Urte honetan, iaz mustutako laborategietako ekipaia osatu da material tekniko eta suntsikorrekin, BideoLab-erako batez ere argiztapena gehitu da eta PrintLab-ean, besteak, beste, aldizkariak egiteko tresna, zizailak eta oihalen sublimatzailea gehitu dira.

Laborategiak artistei eta erabiltzaileei irekiak daude, ideia, gauzatze edo ekoizpen fasean dauden eta espazio edo baliabide teknikoen premia duten proiektu artistikoen behar jakinetan laguntzea da. Horretarako, egonaldi puntual bat egiteko eskaera egin behar da, baliabideak erabili ahal izateko, gauzatu nahi den proiektua aurkeztu behar da eskaera egiterakoan, eta ondotik, ekipamendua erabiltzen ikasteko formakuntza saio batera joatea eskatzen da. Formazio saio hauek hilean behin egiten dira, ordu eta erdiko iraupena dute eta laborategietako ekipamenduak erabiltzen hasteko oinarrizko nozioak hartzeko balio dute.

Iaz PrintLab-a eta BideoLab-a urrian mustu eta gero, zazpi pertsonak erabili izan zituzten espazio hauek denbora tarte jakin batzuetan, horietatik lau pertsonak, PrintLab-a erabili zuten, eta hiruk, BideoLab-a. Aurten 16 egonaldi izan ditugu laborategietan eta lantegietan, hauetatik lau lagunek, BideoLab-a erabili dute, zazpik PrintLab-a eta gainontzekoek lantegi desberdinak. Egonaldi puntual hauetaz gain, egoitza edo denbora luzeko egonaldietan dauden artistek ere erabiltzen dituzte laborategiak haien proiektuak eta sorkuntzak garatzeko. Uharte Zentroaren nahia da, gero eta erabiltzaile gehiago ibiltzea espazio hauetan, helburu horrekin, eta lantegiak ezagutu daitezen, laborategien ate irekien jardunaldia antolatu da urriaren 31an arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bat egingo duelarik artisten Estudio Irekien itxiera ekitaldiarekin, bertan, egonaldi luzeko artisten lantegiak ikusteko aukera egongo da.

Uharte Zentroko egonaldietako artisten Estudio Irekiak urriaren 2tik 31ra

Ekoizpen zentroak artisten sostengu lanean, espazioa eskaintzen die denbora jakin batez, eskaera egin, eta garatu nahi duten proiektua aurkezten duten artistei. Urtean behin, estudioak publikoari irekita egoten dira bisitari eta lagunek bertan garatzen ari diren lanak ezagutu ditzaten.

Oraingo honetan irekiko diren estudioetako artistak dira: Irene Cabañas, Maddi Barber, Ekhi Huarte, David Mutiloa, Eva Chiara Trevisan, Celia Eslava, Jabier Villareal eta Naia Mira. Estudioak ikustera joateko ordutegia honakoa da, urriak 26 ostiralean, 17:00etatk, 20:00etara, 27 eta 28, larunbata eta igandean, 11:00etatik, 14:30era.

Estudio Irekien itxiera, urriaren 31an, arratsaldeko 18:00etan izango da, DJ Remiren ekitaldi batekin, arratsalde horretan zehar laborategien ate ireki jardunaldia ere izango delarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa