(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Deportivity web-aplikazioa aurkeztu du, eskola-adinean dauden umeengan kirol-balioak sustatzeko eta futbolean indarkeria prebenitzeko jardueren barruan astelehena, 2018.eko urriak 8


Nafarroako Futbol Federazioaren, kirol-kluben eta Gesto Deportivoren laguntzarekin gauzatu du ekimena.


Del Amo, Goñi eta Urkiola aplikazioaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak 2018/2019 denboraldian zehar  Deportivity web aplikazioa jarriko du martxan, eskola-adinean dauden umeengan kirol-balioak sustatzeko eta futbolean indarkeria prebenitzeko pasadan denboraldian abiarazitako programaren barruan. Nafarroako Futbol Federazioaren, kirol-kluben eta Gesto Deportivoren laguntzarekin antolatu du ekimena. 

Programa hori Nafarroako Kirol Jokoen XXXII. edizioan, eta, aldi berean, “Bizitzan, kirolean bezala” balioen kanpainan parte hartu duten Nafarroako Kadete Ligako eta Nafarroako Kadeteen Lehen Dibisioko 1. eta 2. mailako 48 talderi zuzenduta dago.

Deportivity web-aplikazioari esker, futbol-partiduko agenteek (arbitro-taldea eta talde teknikoa)  datuen bilketa eraginkorragoa, azkarragoa eta bat-batekoa egingo dute, eta, datu horiez baliatuz, partiduen kiroltasun-maila neurtuko dute, kiroltasunik gabeko jarrerak detektatu eta horiek prebenitzeko jarduerak burutzeko. Halaber, partidu bat “kiroltasunik gabeko” partidutzat hartzeko aukera emango du.

Kasu horretan, martxan jarritako esku-hartzeak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Bitartekaritza Bulegoarekin koordinatuko dira, Nafarroako Futbol Federazioarekin eta Gesto Deportivorekin kolaborazioan. Urrats hauek emango dira:

1. urratsa. Partiduan izango diren hiru agenteekin hitz egitea. Deiaren xedea da hiru agenteei (entrenatzaileak eta arbitroa) gogoratzea programaren barruan daudela eta partidua “kiroltasunik gabeko” partidutzat jo dela.  Horrez gain, "akta" idatziko da, jasota uzteko partiduaren datu orokorrak (data, taldeak, emaitzak, etab.), esku-hartze protokoloa aktibatzearen arrazoiak, partiduko agente parte-hartzaileen alegazioak eta egindako kudeaketen inguruko gomendioak. Urrats hori Gesto Deportivok ematen du.

Talde batek “kiroltasunik gabeko” partidu batean bigarren aldiz parte hartzen duenean, aktibatuko da

2. urratsa. Prestakuntza-tailerra partidua “kiroltasunik gabeko” partidutzat hartzeko gehien eragin duen agentearekin (talde teknikoa, arbitroa, harmailak edo jokalariak). Urrats hori Kirol Arloko Bitartekaritza Bulegoak aktibatzen eta gauzatzen du.

Talde batek “kiroltasunik gabeko” partidu batean hirugarren aldiz parte hartzen duenean, aktibatuko da

3. urratsa. Esku-hartze protokoloa hirugarrenez aktibatu duten tailer teoriko-praktikoak. Urrats hori Kirol Arloko Bitartekaritza Bulegoak aktibatzen eta gauzatzen du.

Talde batek “kiroltasunik gabeko” partidu batean laugarren aldiz parte hartzen duenean, aktibatuko da

4. urratsa. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako Futbol Federazioaren arteko bilera. Bilera horretan, protokoloaren 4. urratsa aktibatu duen taldeak emandako 1., 2. eta 3. urratsen “aktak” eta talde horri protokoloaren 4. urratsa aktibatu izanaren kausak aztertuko dira, eta egoera bideratzeko neurriak planteatuko dira (zigorrak, agenteek prestakuntza-programa berezietan parte hartzea, etab.).

Azkenik, badago esku-hartze protokoloan arbitroak bakarrik aktiba dezakeen urrats bat, “ gertakari bereziki larria” izenekoa: arbitroak urrats hori aktiba dezake partidua bereziki gogorra izan dela baderitzo. Arbitroak partiduaren kiroltasuna baloratu beharko du 1 edo 2 kalifikazioa emanez. Kasu horretan bakarrik, atal berezia aktibatuko zaio, eta partidua bereziki gogorra iruditu zaion, eta, ondorioz, protokolotik kanpo esku hartu behar den, erantzun beharko du.

Nafarroako Futbol Federazioa izango da kirol-klub parte-hartzaileen arteko lotura, eta horiek programari buruzko prestakuntza teoriko-praktikoa jasoko dute.

Aplikazioaren aurkezpenean izan dira Rubén Goñi jauna Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-gerentea, Rafa del Amo jauna Nafarroako Futbol Federazioaren lehendakaria eta Ane Urkiola andrea Gesto Deportivo enpresako koordinatzailea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa