(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Mexikon izango da Nafarroako enpresa eta erakundeekin batera, nekazaritzako elikagaien sektorerako aukera komertzialak bilatzeko asmoarekin astelehena, 2018.eko urriak 8


Manu Ayerdi ordezkaritzaren buru dela, Puebla, Ciudad de México eta Chihuahua bisitatuko dituzte


Nafarroako enpresen eta erakundeen ordezkaritza bat, Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, Manu Ayerdi, buru duela, Mexikon izango da aste honetan, Nafarroako nekazaritzako elikagaien eta nekazaritza bioteknologikoaren sektorerako aukera komertzialak bilatzeko asmoarekin.

Nafarroako Gobernuko ordezkariez gain, misioan honako hauek hartu dute parte: Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkartea; Nekazaritzako Elikagaien Teknologiako Zentro Nazionala; Nafarroako nekazaritzako elikagaien klusterra; Nagrifood; eta honako enpresa hauek: Agropestalert, Grupo AN, BrioAgro, FS Estructuras, Embutidos Goikoa, Agrupación Gourmex, Naparbier, Pentabiol eta Tuttipasta.

Eginkizun instituzional honetan, Chihuahua eta Puebla bisitatuko dituzte; biak ere, haien ekonomia eta enpresa egoera dela-eta, Nafarroako sektoreko enpresentzat interesgarritzat jo diren estatuak. Hasteko, Pueblan, inguruko supermerkatuak eta banatzaileak bisitatuko dituzte. Jarraian, Nafarroaren erakunde-aurkezpena egin ondoren, misioan parte hartu duten enpresak eta erakundeak zuzenean, B2B, elkartuko dira Mexikoko enpresekin, unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin. Halaber, Pueblan, han instalatuta dauden Nafarroako bi enpresa bisitatuko dituzte, Truck And Wheel eta Cebi Group, inguruan bizi diren nafarrekin elkartzearekin batera.

Chihuahuan misioa jarraitu baino lehen, Ciudad de Mexicon geratuko dira, eta Manu Ayerdi lehendakariordea Mexikoko Espainiako enbaxadoreak, Juan López – Dórigak, eta herrialdeko kontseilari ekonomikoak eta komertzialak, Jorge Marine Brandik, hartuko dute. Halaber, Concaminekin elkartuko dira, Mexikoko Industria Ganberen Konfederazioarekin.

Lankidetza-akordioa sinatzea

Misio komertzialaren azken etapa Chihuahuan garatuko da, eta beste behin topaketa komertzialak egingo dituzte Nafarroako eta Mexikoko ordezkariek, oraingoan Canacintrak, Mexikoko Eraldaketaren Industriaren Ganbera Nazionalak, antolatutako azokaren esparruan.

Chihuahuan, Nafarroako ordezkaritza udalerri eta estatu mailako ordezkariekin bilduko da, eta bi lurraldeen artean ulermen memorandoa edo lankidetza-akordioa sinatzea aurreikusten da. Zehazki, Nafarroako Gobernuko ordezkariak honako hauekin bilduko dira: Javier Corral Jurado, Chihuahuako Estatuko gobernadorea; María Eugenia Campos Galván, Chihuahuako Estatuko Udal lehendakaria; eta Alejandra De La Vega Arizpe, Chihuahuako Berrikuntzako eta Garapen Ekonomikoko Idazkaritzakoa.

Mexikoko merkatuak duen pisua

Nabarmentzekoa da Mexiko merkatu estrategikotzat hartzen dela Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan, sektore hauetarako: Automozioa eta Mekatronika, Elikagaien Katea eta Berriztagarriak eta Baliabideak. 2017. urtean, Espainiako esportazioen hamahirugarren helmuga izan zen, eta estatuko esportazioen %1,7ra iritsi zen. Nafarroari dagokionean, esportazioen bederatzigarren helmuga izan zen, %2,6arekin.

Mexikok 127 milioi biztanle baino gehiago ditu. Bertan, elikadura-ohiturak aldatzen ari dira, bizitza-estandarrak gehitzen, supermerkatu handiak zabaltzen eta gero eta elikagai gehiago inportatzen; hori dela-eta, aukera argiak irekitzen ditu elikadura osasungarri eta gourmetarentzat.

Mexikoko nekazaritza-merkatua eta nekazaritzako bioteknologia, beraz, aukera ezin hobea dira Nafarroako sektoreko enpresentzat, Mexikoko elikagaien industriako hornitzaile potentzialak bezala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa