(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hona hemen Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko urriak 8


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu urriaren zortzitik hamalaura: kontzertuak, zinema, tailerrak, eskultura, erakusketak eta bisitak


“Toisoiaren lapurreta: escape room”, igandean amaituko da Lizarrako Karlismoaren museoan. ( irudia handitu )

Aste honetan, musikaren alorrean tresna batek izango du distira berezia, organoa. Izan ere, Organo Musika Nafarroan jaialdiak bi jardunaldi berezi eskainiko ditu organoaren doinuen omenez: ostiralean eta Donezteben, Bidasoako Organoen Eguna ospatuko da eta larunbatean eta Tuteran, Nafarroako Erriberako Organoen eguna ospatuko da ere bai.

Astero bezala, izarrek eta zinemak argituko dute Nafarroako Filmoteka hiru film ederren eskutik: astelehenean “Western”, asteazkenean “La dama de Shanghai” eta ostegunean “Perfume de mujer”. Hiru proiekzioak arratsaldeko zortzietan hasiko dira.

Formakuntzari dagokionez, Huarte Zentroak eskaintza oparoa prestatu du aste honetan. Hasteko, astelehenetik ostiralera inprimatze tailer bat eskainiko du “Estanpazio-teknikak, hezkuntza baliabide” izenpean. Halaber, aste osoan zehar “Periferia birpentsatu Etxabakoitzen” proiektua zabalduko du arkitekturaren inguruan hausnartzeko. Era beran, “Habitación: barruko landareak” proposamena zabalik da eta Arte Gazteren 2018 Topaketaren harira tailer bat eskainiko du ostiralean koreografia sorkuntzaren inguruan: “Korronte alternoa - Ahotsa, emozioa eta gorputza”. Huartetik haratago badago non aukeratu, esate baterako Oteiza Museoak haurrentzako tailer bat prestatu du iganderako “Objektua memoriaren eraikuntzatzat” izenarekin. Bukatzeko, Nafarroako Liburutegiak haurrentzako “Ongi etorri ipuinetara” tailerra zabalik mantentzen du eta Lizarran Karlismoaren Museoak prestatu zuen scape room-a gozatzeko azken aukera izango da aste honetan, iganderarte: “Escape room: El robo del Toisón”.


“Periferia Birpentsatu Etxabakoitzen” ikastaroa, aste osoan Uharteko zentroan. ( irudia handitu )

Astelehenean Nafarroako Liburutegiak Julián Gayarreren irudia omenduko du hitzaldi eta kontzertu batekin. Astearterako, berriz, Pablo Antoña idazlearen inguruko saio bat prestatu da.

Erakusketen eskaintzari begira, Oteiza Museoan "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena bisita daiteke eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian “Isidoro Fagoaga Larrache (1893-1976)” erakusketa izango da ikusgai.

Azkenik, Nafarroako Museo Zerbitzuaren "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu" egitaraua martxan da beste aste batez. Hori dela eta, Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko bi bisita zabaldu dira ostiralean. Gainera, larunbat eta igandean Tuterako Katedraleko Judizioaren Atean egiten ari diren zaharberritze-lanak ezagutzeko aukera zabaldu da. Bukatzeko, igandean eskaintza hirukoitza egongo da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko.

Kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa