(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hondakinen prebentzioari eta kudeaketari buruzko proiektu berritzaileentzako Sarien deialdia egin da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeentzat astelehena, 2018.eko urriak 8


Lanak urriaren 19ra bitarte aurkez daitezke


Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak (Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak eta Nafarroako Hondakinen Kontsortzioak osatuak) Hondakinei buruzko proiektu berritzaileen Sarien deialdia egin du, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeentzat. Lanak urriaren 19ra bitarte aurkez daitezke.

Sarien helburua da ikastetxeen jarduera berritzaileak bultzatzea hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren arloan.

Ikastetxe bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du. Besteak beste, honako hauek hartuko dira kontuan: berrikuntza, sinergiak sortzeko eta eskolaz haratago eragin-eremua zabaltzeko gaitasuna, eta hondakinen kudeaketan oihartzun positiboak sortzea ikastetxean bertan nahiz herrian. Proiektua garatzerakoan, laguntza eta hondakinen eta komunikazioaren gaineko prestakuntza espezializatua izango ditu ikastetxeak.

Etapa bakoitzeko (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta LH) bi sari emango dira: batetik, hainbat proposamenaren (mendi-ibiliak, rafting, abentura-parkeak) artean taldeak hautatzen duen jarduera, eta, bestetik, Mankomunitateak emandako saria, proiektuaren helburuak garatzen laguntzeko.

Nafarroak hondakinak %12 murrizteko eta etxeko hondakinen %75a berrerabiltzeko eta birziklatzeko erronka du 2037. urteari begira. Horretarako, ezinbestekoa da gizarteak hondakinen kudeaketa ulertzeko duen modua aldatzea; hau da, baliabide bezala hartzea eta ez arazo bezala, ekonomia zirkularrerako bidea egiten hasiaz. Beraz, lan horretan gaur egungo ikasleek garrantzi erabakigarria izango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa