(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuak iraupena eta kolaborazioak gehitu ditu bigarren edizioan asteartea, 2018.eko urriak 9


Genero-ikuspegia, jabetza intelektuala, nazioartekotzea, diseinua edo profesionalizazio sektoriala nabarmenduko dira edizio honetan, azaroaren 21etik 23ra bitartean


948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa Iruñean egingo da azaroaren 21ean, 22an eta 23an. Merkatuak beste egun bat gehitu dio, kolaborazioen mapa finkatu eta handitzearekin batera. Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak gaur goizean aurkeztu du azoka, eta harekin batera izan dira honako hauek ere: Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia, Dori López Jurio; Kultur Ekintzako Zerbitzuaren zuzendaria, Carmen Oroz Iribarren; eta Iruñeko Udaleko Kulturako eta Hezkuntzako zinegotzi delegatua, Maider Beloki.

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren edizio berri honetan, diziplina ezberdineko 60 proposamen artistikotik gora izango dira, aurrerapen eta finkapen profesionalak eta ekonomikoak egin ahal izateko sinergiak bultzatzearren. Beste urte batez, kultura eta sormen industriako 1.000 profesional baino gehiago biltzea espero da, eta horiek 180 proposamen baino gehiago biltzen dituen programazioa izango dute, tartean, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, bilerak, eztabaidak, aurkezpenak, standak, e.a. Gainera, edizio honetan honako gai hauek nabarmenduko dira: genero-ikuspegia, jabetza intelektuala, nazioartekotzea, diseinua edo profesionalizazio sektoriala.

Nafarroako Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programaren helburua da azoken azoka hau erreferentziazko topaketa bilakatzea produktu kulturalak eta artistikoak erakusteko, ezagutza trukatzeko eta proposamen berritzaileak erakusteko; halaber, Euro-eskualdeko eremu osoko arteak sustatu nahi dira; hau da, Nafarroa, Akitania Berria eta Euskadikoa nahiz Aragoi eta Errioxa bezalako auzoko beste komunitateetakoa.

Euskadi eta Akitania Berria, 2018an gonbidatutako lurraldeak

2018ko edizioan, Euro-eskualdeko komunitateak, Euskadi eta Akitania Berria gonbidatuko dira, eta eduki eta proposamen artistikoetan parte hartuko dute. Era horretan, 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatua erreferentziazko plataforma izatera iritsiko da mugaz haraindiko lankidetzako beste edozein proiektu sortzeko eta bultzatzeko.

Lankidetza-espazioak handitu nahi izateko bide horretan eta aurtengo edizioan berrikuntza gisa, beste Euro-eskualdeetako nahiz Europako eta munduko beste leku batzuetako ordezkari instituzionalak gonbidatu dira. 2018ko edizioan izango direla jada berretsi dute Aragoiko Gobernuak eta Pyrénées-Méditerranée euro-eskualdeak (Katalunia, Balear Irlak, Languedoc-Rousillon eskualde zaharra eta Midi-Pyrénées). Dinamika horren bitartez, azoka emateko leku ez ezik, hartzeko ere egin nahi da, bertaratzen diren delegazioek zuzenean ezagutu dezaten Nafarroan arteei ematen zaien bultzada eta artearen sormena eta parte hartzen duten profesionalek ere beste eskualde eta lurralde batzuetako errealitate kulturalera gerturatzeko aukera izan dezaten.

EGOITZAK

Baluartek puntu neuralgikoa izaten jarraituko du goizero artearen, kulturaren eta sormenaren profesionalentzat, eta arratsalde-gauean zortzi puntutara luzatuko da programazioa.

Horrez gain, 948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuarekin sinergian, abian jarriko da Liburuen, Diskoen eta bestelako Euskarrien Edizioaren Azokaren bigarren edizioa, aurten Sarasateko pasealekuan, Nafarroako Argitaletxeen Elkartuak antolatuta Kulturako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean.

Bigarren edizio honetan, hauek izango dira erakusketa artistikoetarako egoitzak:

-Baluarte - Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditorioa: 948 PRO, musika eta arte eszenikoen erakusketa artistikoa.

-Nafarroako Antzerki Eskola, ENT / NAE: Arte eszenikoak.

-Civivox Iturrama: Arte eszenikoak.

-Civivox Condestable eta Iruñeko kaleak: Arte eszenikoak eta musikak.

-Zentral: Musikak.

-Indara Aretoa: Musikak.

-Joaquín Maya Musika Eskola: Musikak.

-Nafarroako Filmoteka: Zinema eta Telebista.

-Ziudadela - Arma Aretoa: Plastikak.

Bestelako espazio kolaboratzaileak: Nafarroako Museoa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Jorge Oteiza Museo Fundazioa, Civican eta Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa.

Profesionalei, artistei eta herritarrei oro har zuzendua

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuan, jarduera-programazioa bi bloketan antolatu da:

Pro. Profesionalei zuzendutako jarduera guztiak biltzen dira, eta Baluarte eraikinean egingo dira goizero. Standak, hitzaldiak, tailerrak, proiektuen aurkezpenak, e.a.

Artistikoa. Hiriko leku ezberdinetan egingo den programazio artistikoa biltzen du, profesionalei ez ezik, batez ere herritar guztiei ere zuzentzen zaiena.

Prozesua eta lankidetzak

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizio honetan Iruñeko Udalaren lankidetza berezia izango dugu beste behin.

Horrez gain, honako hauen laguntza izango da: Nafarroa Kutxa eta Caixa Fundazioak, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Euskarabidea, Etxepare Institutua, Euro-eskualdea, Akitania Berria, OARA, Institut culturel Basque, Eusko Jaurlaritza, Aragoiko Gobernua, Errioxako Gobernua, Oteiza Museoa, Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Nafarroako Museoa, Nafarroako Filmoteka, Civibox Iturrama, Nafarroako Antzerki Eskola, Joaquín Maya Eskola, Indara, Zentral, Condestable, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Uned, Europe enterprise network, ACLA, RIM, Baionako Udala, Bilboko Udala, Azkuna Zentroa, Donostiako Udala, Zaragozako Udala, Logroñoko Udala, Pyrennes Atlantiques, Generalitat de Catalunya eta Europa sortzailea, eta beste behin NICDOren eta Baluarte Fundazioaren lankidetza izango dugu.

Bigarren edizio honetarako, Nafarroako proposamen kulturalen programazio, banaketa eta kudeaketako profesionalak identifikatzen jarraitu da, eta bilera berriak egin dira, besteak beste, Akitania Berria, Euskadi, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Madrilgo aktore kulturalekin.

948 Merkatua Programazioa

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuak bi bloke nagusi izango ditu: goizetan, Baluarte PRO eta, arratsaldeetan, Nafarroako proposamen artistikoen eta lurralde gonbidatuen erakustaldiak. Urte osoan zehar Iruñeko jarduera kulturalaren sustatzaile diren hainbat gune eta ekipamendu publiko nahiz pribatutan gauzatuko dira.

Programazio PROFESIONALA

Azaroaren 21 (asteazkena), 22 (osteguna) eta 23ko (ostirala) goizetan, 9:00etatik 15:00etara bitartean, Baluarten gauzatuko dira jarduerak. Gune hori 1.000 profesional baino gehiagorentzako lanerako espazioa izango da eta diziplinen arteko elkarrizketarako topagunea.

Honako arlo hauek izango ditu Baluarte PRO 948 Merkatua guneak:

-Inaugurazio-eztabaida laburra, profesionalei zuzendutako jarduera-multzoaren kontzeptu-esparrua eskaini ahal izateko.

-ICSSen erakunde eta proiektuen standak. 29 stand politika kultural, turismo kultural, diseinu, kudeaketa, prototipo eta abarretarako.

-Lan-eremuak, speed-dating eta networking. Profesionalen arteko topaketa eta lana errazteko eta moldatzeko prestatutako guneak.

-Erakundeen eta profesionalen bilerak Euro-eskualdeko proiektuen, erakunde sektorialen, eta abarren inguruan.

-48 hitzaldi labur. Hitzaldi horietan 20 minutuko tartea ematen da kultur eta sormen industriek gai espezifikoren baten aurkezpena egiteko eta beste 10 minutuko tartea publikoarekin elkarreragiteko.

-Proiektu artistikoen 32 aurkezpen. Aurkezpen labur hauek proiektu artistikoentzat dira. 15 minutuko tartea dute eta izaera dinamikoa eta komertziala.

-Gaikako mintegi 1. Formatu honen bitartez, ideia orokorrak sakontzeko tartea eskaini nahi da. Edizio honetan, mintegia jabetza intelektualari buruzkoa izango da.

-4 tailer. Formatu honen bitartez, sormen eta kultur industriekin zerikusia duten alderdi praktikoak edo pedagogikoak sakondu nahi dira.

-948 Merkatua App profesionala. Aplikazioa soilik akreditazioa dutenentzat da, eta horri esker hitzorduak hitzartu ahal izango dira, akreditatutakoen profil profesionala ezagutu, ibilbide profesionalak egin eta ekitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko informazio zehatz guztia eskuratu.

-Whisper. Profesionalei frantsesez edo ingelesez ulertzeko aukera eskainiko dieten itzultzaileak.

-Prentsa-eremua

Programazio artistikoa eta edizioa

2018ko edizioan, 948 Merkatua artistikoak diziplina artistiko eta sortzaile ezberdinetako artistak, sortzaileak eta lanak izango ditu, batzorde artistiko profesionalek hautatutakoak; halaber, Euskal Herriak eta Akitania Berriak, gonbidatutako lurralde gisa, egindako proposamenak ezagutzera emango dira.

Azaroaren 21eko (asteazkena), 22ko (osteguna) eta 23ko (ostirala) arratsaldeetan, erakusketak egingo dira. 60 showcase baino gehiago programatu dira: musiken inguruko 30 bat proposamen Joaquín Maya Udal Musika Eskolan, Indara Aretoan, Zentral Aretoan, Civivox Condestablen eta hiriko kaleetan; Arte Eszenikoen inguruko 10 ikuskizun Civivox Iturraman, Nafarroako Antzerki Eskolan eta hiriko kaleetan; Zinemaren eta Telebistaren inguruko 10 ikuskizun Nafarroako Filmotekan; eta Arte Plastikoen inguruko 16 ikuskizun Ziudadelan.

Arte Plastikoen programan, baita ere, bisita gidatuak egingo dira Nafarroako Museoan, Oteiza Museoan eta Nafarroako Unibertsitatea Museoan. Bisita horien helburua da ahalik eta profesional gehien erakartzea eta artista plastikoen eta ikusmen-artisten, galeristen, komisarioen, bildumagileen eta museoekin eta arte-zentroekin lotutako profesionalen artean topagunea sortzea.

Horrez gain, liburu, disko eta beste euskarri batzuen edizioaren 2. azokak, beste behin ere 948 Merkatuarekin batzen denak, azaroaren 20an irekiko ditu ateak, eta irekita egongo da azaroaren 25era (igandera) bitarte. Sarasateko pasealekuan egongo da, eta haren egitarauan, haurrentzako jarduerak, liburuen aurkezpenak edo musika-obren aurkezpenak egongo dira.

Sarrerak eta akreditazioak

Baluarteko PRO gunera akreditazioarekin sartu beharko da. Herritarrentzat oro har irekitako gainerako guneetan sartzeko, berriz, gonbidapena beharko da. Soilik Filmotekan kobratuko da euro bateko sustapen-prezioa.

Profesionalentzako nahiz artista eta kazetarientzako akreditazioak azaroaren 12ra bitarte azokaren web gunean eska daitezke: www.948merkatua.com. Akreditazioa duten pertsonek azokako gune profesionalean eta programaturiko erakusketa guztietan sartu ahal izango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa