(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanari lotutako istripugarritasuna ezagutzea eta horren prebentzioa areagotzea, Gobernuaren lehentasunezko ekintzak lan osasuna hobetzeko asteartea, 2018.eko urriak 9


Lan-istripuek, beheranzko bilakaeran 2000az geroztik, gora egin zuten 2012tik aurrera baina egonkortzeko joera hartu dute Nafarroan 2017 eta 2018an 


Nafarroako Gobernuak % 27 gehitu du 2016tik 2018ra bitartean Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) aurrekontua, eta % 35 Lan Osasunaren Zerbitzuko giza-baliabideak epealdi berean, lan istripugarritasuna hobekiago ezagutu eta horren prebentzioa hobetzeko asmoz, Osasun kontseilari Fernando Domínguezek gaur Parlamentuko agerraldian adierazi duenez, NOPLOIko zuzendari kudeatzaile María José Pérez Jarauta eta Lan Osasunaren Zerbitzuaren arduradun Iñaki Moreno ondoan zituela.

Agerraldiaren hasieran, kontseilariak lan istripu guztiak deitoratu eta elkartasuna eta atxikimendua adierazi dizkie aurten hil diren langile guztien senideei eta lagunei.

Domínguezek azaldu duenez, lan istripugarritasunak istripu eta gaixotasun profesionalak barne hartzen ditu, baita mundu osoan lehenengoari zein bigarrenari egozten zaien heriotzen % 14  eta % 86 ere, hurrenez hurren.

Nafarroaren kasuan, datu erabilgarrien arabera, gaixotasun profesionalek ere zertxobait behera egin zuten 2013tik 2017ra bitartean, nahiz eta egungo legerian gutxiegizko errekonozimendua egiten zaien lan-arriskuei atxiki dakizkiekeen gaixotasunen aldean (minbiziak, arnasketako gaixotasunak, larruko zein ahotseko eritasunak, hipoakusiak, gaixotasun osteomuskularrak, bizkarreko arazoak, osasun mentalekoak eta bestelakoak). Autonomia-erkidegoka ere, oro har, gaixotaun horien gutxiegizko erregistroa egin da, eta hala ere, Nafarroa izan da gehien deklaratu duena.

Nafarroan, baja eragin duten lan-istripuek beheranzko joera argia dute 2000tik 2012ra bitartean, eta gerotik, lan-erreformarekin bat eginik, zertxobait gora egin baina 2017an egonkortzeko joera hartu dutela irudi du. Urte horietan izandako urtarriletik irailera bitarteko bilakaerak konparatzen dituen berariazko azterlan batek egonkortzeko joera hori egiaztatu du 2018rako. Istripu larriek zein heriotza eragin dutenek gora egin dute 2018an 2017eko (urtarrila-iraila) datuen aldean, baina egonkortzeko joerarekin (larriak) eta beheranzko joerarekin (heriotza eragin dutenak). Urtea bukatu arte itxaron behar da joera horiek baloratu ahal izateko. Aurten, istripu larriak eta heriotza eragin dutenak ekainean eta uztailean gertatu dira nagusiki: heriotza eragin dutenen erdiak uztailean eta larrien herenak baino gehiago bi hilabeteetan.

Baja eragin duten lan-istripuak Nafarroaren eta Espainiaren artean konparatuz gero, datuak sektore ekonomikoen arabera doitu behar dira. Istripugarritasun handieneko sektore ekonomikoak Industria eta Erikuntza dira, eta ondotik kokatuta daude Nekazaritza eta Zerbitzu Sektorea. Nafarroan, lan istripuen guztizko tasa estandarizatua Estatuko batez bestekoa baino 2,4 puntu txikiagoa izan zen 2017an. Kontuan izan behar da Nafarroan industriak bi aldiz pisu handiagoa duela egitura produktiboan Espainia osoan baino eta hamar puntu txikiagoa dela Zerbitzu Sektorean.

Kausak

Estatuan zein nazioartean, adostasun zabala dago lan istripugarritasuna eragiten duten faktoreei buruz, eta horiek guztiak Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak uztailaren 27an onartutako Lan Duinaren aldeko 2018-2020ko Plan Zuzentzailean jaso dira. Gertu-gertuko kausen artean, egitura produktiboa eta okupazio mota aipa daitezke.

Egun, kasu gehienak enpleguaren bilakaerarekin eta prekarietatearekin lotzen dira: aldi bateko kontratazioa, azpikontratazioa, bereziki aldi bateko lan-enpresen bitartez, ordu estrak egiteak dakarren soberako lan-karga edota langileen adina, istripugarritasunaren eragina handiagoa baita 24 urtetik beherako gazteen artean.

Funtsezkoa da egun Estatuan indarrean dagoen prebentzio sistema, nahiz eta lan jatorriko kalte guztiei aurre egiteko guztiz eraginkorra ez den. Sistema honek eskuduntza guxti batzuk baizik ez dizkio aitortzen Nafarroari, eta ondorioz, Gobernuaren ekintzen eragina mugatua da, lan trinkoa egin arren.

Kontuan izan behar da, indarrean dagoen legeriaren arabera, enpresaria dela langileen segurtasunari zein osasunari buruzko erantzukizuna duena, erantzukizun penala barne. Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuei dagozkie arriskuen prebentzioari buruzko aholkularitza eta aplikazioa, eta sindikatuei eta prebentzioko ordezkariei, langileen osasun zein segurtasunari buruzko interesak ordezkatzea.

Lan Ikuskaritzari dagokio arau-hausteak zaindu eta zigorrak proposatzeko eskudintza, baina zigor horiek Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuari atxikitako lan agintaritzak ezartzen ditu. Halaber, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari dagozkio osasunari buruzko erregistro eta zaintza lanak egitea, enpresei eta autonomoei prebentzioari buruzko aholkularitza ematea, formakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta prebentzioan parte hartzen duten eragileei zuzendutako aholkularitza.

Egindako ekintzak

Munduan, Europan zein Estatuan dauden lan-osasunari buruzko estrategien eskuduntzen nahiz esparru teknikoaren barnean, Nafarroan azken hiru urteotan, milaka ekintza egin dira istripugarritasuna murrizteko eta langileen osasuna hobetzeko; horietako batzuk egiten ari ziren, beste batzuk indartu dira eta badira sortu berriak ere.

Parlamentuko agerraldian, kontseilariak ekintza-ildo orokor batzuk aipatu ditu; hala nola, aurrekontuetan zein giza-baliabideetan eta Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Planaren planifikazioan eta garapenean (9 programa eta 16 azpiprograma ditu) islatutako lehentasunak, 3 atal eta 2 unitate (horietako bat istripu profesionalak prebenitzeko) dituen Lan Osasunaren zerbitzu integratuaren existentziarekin ere agiaztatzen direnak.

Ekintza nabarmenenei dagokienez, lehenik eta behin, errekonozimenduaren hobekuntza aipatu behar da lan osasunari buruzko informazio eta zaintza sistemaren bitartez, eta honen barnean, 2017 eta 2018an egindako zenbait azterlan azpimarratu behar dira; adibidez, lan jatorriko minbiziari buruzkoa eta laneko patologiaren agerpena indartzeari buruzkoa.

Mari Jose Pérezek NOPLOIko lan osasunari buruzko informazio eta zaintza sistemaren balioa aldarrikatu du, izan ere, 1998az geroztik, nazioarteko bermea duten berariazko erregistro propioak egiten ditu, eta horiei esker, gaixotasun bat laneko jatorria duen irizteko kontingentzia aldaketak eragin ditu, langileen prestazioak aintzat hartuz eta mutuetatik Nafarroako osasun sistema publikoarentzat 2,5-3 milioi euro berreskuratuz urtean.

Era berean, administrazio publikoak enpresetan nahiz langile autonomoen artean arriskuak prebenitzeko lana indartu du, NOPLOIk arras emaitza onekin egin duen bisita kanpaina zabalaren bitartez (2.000 bisita inguru 2016-2018 epealdian), baso azpiprogramarekin eta amatasuna babesteko programarekin. Formakuntza arloko ekintzei dagokienez, Prebentzioko Ordezkariendako Formakuntza Plana nabarmendu behar da (200 inguru), baita LHa ikasten ari diren etorkizuneko langileei zuzendutakoa, LHko 26 familietako LFO ikasgaian lan arriskuen prebentzioa txertatuz. Hezkuntza Departamentuarekin batera gauzatzen ari den ekintza honen esperientzia pilotua iazko ikasturtean abiatu zen (Hazi Arte) eta aurtengo ikasturtean hedatzeko asmoa dago, gida baten eta ikusentzunezko materialaren laguntzaz.

Informazioa, sentsibilizazioa eta aholkularitza ere nabarmen daitezke, horiei atxikita baitaude istripu larrien eta heriotza eragin dutenen inguruko ikerketa eta jarraipena, eta horietako batzuk ere hautatu ohi dira “alerta: lan istripua” mezua zabaltzeko, betiere gainerako enpresei prebentzioa hobetu beharraz kontzientziatzeko, NOPLOIren webgunerako bisita-kopuruan izandako igoera eta hobekuntzarekin batera. Prebentzioaren arloko erakunde eta eragileekiko koordinazio eta laguntzari dagokionez, Garapen Ekonomikoko Departamentuaren, Estatuko Lan Ikuskaritzaren eta NOPLOIren arteko koordinazioaren indartzea nabarmendu behar da, zigorren nahiz isunen kopurua dexente gehitu direlarik.

2019rako ekintzak

Datozen hilabeteotan garatuko diren ekintzen artean, 2017-2020ko Lan Osasuneko Ekintza Planean aurreikusitako programa guztien garapena aipa daiteke, baita lan esposizioei buruzko erregistro berri baten bultzada, enpresetan bultzatu beharreko kudeaketa prebentiboa, istripuak prebenitzearen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazio soziala sustatzeko kanpaina, lan ikuskaritzarako baliabideak areagotzeko eta horren transferentzia egiteko aukera aztertzea, prebentzioaren arloko lurralde ordezkariak izateko aukera esploratzea edota ikerketa-lanak sustatzea ere.

Horrekin batera, lan istripuak izan dituzten enpresetan esku-hartze berriak garatzeko aukera planteatu da lau ekintza-mailaren arabera, berariazko kanpainak garatuz lan-antolamenduari loturiko arriskuei buruz, arriskuen parte-hartze bidezko kudeaketari buruz eta prebentzioaren arloko enpresarien arteko koordinazioari buruz, horiexek baitira istripugarritasun-indize handiagoak eragiten dituzten kausak; eta horrekin batera, Estatuko egiturekin (CNSST, INSST eta DGSP) egiten den lana indartu nahi da, Iruñean egin berri diren lan osasuna eta osasun publikoa integratzeari buruzko jardunaldietan sortutako proposamenak bultzatu ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa