(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,6 milioi euroetako gastua baimendu da nekazaritza aseguru konbinatuak kontratatzeko 2019an asteazkena, 2018.eko urriak 10


Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreei zuzendutako 2019ko Nekazaritzako Aseguru Planeko aukerak kontratatzeko diru-laguntzak finantzatzeko bideratuko dira 


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du Landa Garapena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari 3.650.000 euroetako gastu bat baimentzea, 2019ko Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planari dagozkion aseguru polizak kontratatzeko. Laguntza hauen helburua nekazarien eta abeltzainen aseguruak kontratatzearen kostuari aurre egitea da. Eta azken horien helburua da, hein berean, eguraldi txarrak eta ustiaketaren titularrari leporatu ezin dakizkiokeen egoerengatik (kazkabarra, eurite handiak, uholdeak, harriabarra, etab.) sortu daitezkeen kalteek eragindako galerei aurre egitea.

Zenbateko honekin nekazariei eta abeltzainei zuzenduriko laguntzen zenbatekoa finantzatuko da, aipatutako aseguruak kontratatzeko. Horien oinarriak laster emango dira ontzat.

Diruz lagunduriko polizak 2019. urte osoan zehar eta 2020. urteko lehenengo sei hilekoan kontratatu ahal izango dira. 2020an eskaerak jasoko eta kontrolatuko dira, baita kontratazioaren unean onartutako laguntzaren zenbatekoa ordaindu ere.

Nekazaritzaren sektorean diruz lagundu daitezkeen ildoak goranzko joera duten estalduradun aseguruetarako izango dira, hurrengo ustiaketetan: frutak; estalkipeko barazkiak; estalkirik gabeko eta udazken-neguko zikloko barazkiak; belarka landaketa estentsiboak; fruitu lehorrak; kaki eta bestelako frutak (kiwi eta basaranak); ardoa egiteko mahatsa; olibondoak; gerezia; estalkirik gabeko udaberri-udako zikloko barazkiak; eta ondorengo zikloak.

Abereen sektorean, honako ustiaketen aseguruak diruz lagunduko dira: ugalketarako behien azienda eta aurrerakoen hazkuntza; ardiak eta ahuntzak; borrokaldirako behiak; amu behiak; konpentsazioa larreak galtzeagatik; balorazio genetiko handiko behiak; zaldiak; haragizko hegaztiak; errunaldi hegaztiak; ugalketarako behiak; eta txerrien azienda.

Azkenik, diruz lagunduko dira ere ustiaketa berriztagarria eta ez berriztagarrian, hildako animaliak suntsitzetik eratorritako gastuei aurre egiteko aseguruak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa