(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak erakusketa eskaini dio Baxenabarreri, jatorrietatik erresuma bezala desagertu zen arte asteazkena, 2018.eko urriak 10


Egunero irekita egonen da, gaurtik 2019ko urtarrilaren 13ra arte


exposicion archivo

Erakusketaren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gaur inauguratu den “Baja Navarra, un territorio singular/ Baxenabarre, lurralde berezia/ Basse Navarre, un territoire singulier” erakusketa 2019ko urtarrilaren 13ra arte bisitatu ahalko da, egun-egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Susana Herreros Lopetegik komisariatutako erakusketa hau bi zatitan taldekatutako 16 beira-arasez osatuta dago, eta horietan, esparru txiki eta estrategiko horren bilakaera jarri dute ikusgai, jatorrietatik Frantziako Iraultzaren (1789) ondorioz erresuma bezala desagertu zen arte.

Lehendabiziko zatian, bortuez haraindiko nafar administrazioa eratu eta hedatzeko prozesua aztertu da. Lurraldea eratzeko prozesua, aldiz, azpijokoak, saldukeriak eta hilketak nagusi ziren egoera baten murgilduta osatu zen: XII. mendearen bukaerako Europako potentzia handien arteko ezinikusiak, Ingalaterrako Plantagenet dinastiak kontinentean zituen lurralde zabalak, Filipe Augusto errege zuen Frantziako Capeto familiaren kaltetan, azken hau erresuma osoaren gaineko agintea berreskuratu nahian baitzebilen. Leonor Akitaniakoa erreginak Ingalaterrako gortean sustatutako senideen arteko borrokak, aita seme-alaben aurka, hauek aitaren aurka eta denak elkarren aurka jarriz. Honi maitasunezko istorio bat gehitu behar zaio, komenentziazkoa izan arren. Hori guztia arras feudalizatuta zegoen gizarte baten testuinguruan, III. Gurutzada hasteko zorian zegoela eta Nafarroako koroak Pirinioez harantzago jotzeko zuen gutizia bizia tarteko zela.

Erakusketaren bigarren zatian, lurralde horren ezaugarri nagusiak laburbildu dira: horren balio estrategiko ukaezina, Pirinioez bi aldeetako merkantzien nahiz erromesen joan etorrietarako geldialdi gisa; Albretarrekiko leialtasunean oinarrituta Royaume de la Basse Navarre edo Baxenabarreko Erresuma bihurtu zen aitonen seme eta soldaduen sorleku izaera, edota Gaztelako tropek Nafarroa mendean hartu ondoko bilakaera eta erresistentzia. Testuinguru honetan, hainbat aliantza, erreklamazio eta iskanbila gertatu dira Austria, Albret eta Borboi familien artean Nafarroako Errege-Erreginaren tituluaz jabetzeko.

Muraria S.L. enpresak eta José Miguel Parrak landutako diseinu teknikoan Erdi Aroko estetika erabili da, bertan ikusgai dauden agiriekin bat eginik. Erakusketako dokumentu gehienak Nafarroako Artxibo Nagusiko Kontuen Ganberaren funtsetik bildutakoak dira, baina badira Antso Jakitunak (1194) izenpeturiko dokumentu eder bat, San Zerninen Parrokiako Artxiboari dagokiona baina egun Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboan gordeta dagoena, eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Artxibotik hautaturiko beste hiru dokumentu ere.


Erakusketaren detailea. ( irudia handitu )

“Baja Navarra, un territorio singular/ Baxenabarre, lurralde berezia/ Basse Navarre, un territoire singulier” erakusketarako sarbidea librea eta doakoa da, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Erakusketa Aretoan dago ikusgai urriaren 10etik 2019ko urtarrilaren 13ra bitartean. Horrez gain, asteburuetan, doako bisita gidatuak egingo dira 12:00etan, eta horietan parte hartzeko 848 42 46 67 telefonora deitu behar da. Lehendabiziko bisitak urriaren 12, 13 eta 14an izanen dira. Gainera, azaroaren erdialdera, hitzaldi-zikloa ere antolatuko da.

Berengela Nafarroakoa eta Rikardo Lehoi-Bihotza

Rikardo Lehoi-Bihotzak Frantziako erregearen arreba Adelaidarekin hartua zuen konpromisoa hautsi eta Berengela Nafarroakoaren eskua eskatu zuen. III. Gurutzadara abiatzeko zorian zegoelarik, kontinentean zituen lurren egonkortasunaz kezkatuta zegoen. Hartara, estrategiaz aldatu eta bere ama Leonor Akitaniakoari eskatu zion Berengela Nafarroako printzesarekiko ezkontza negozia zezala.

Zalantzarik gabe, haren erabakiak zerikusi handia izan zuen Nafarroako printzesari eta honen anaia Antso Azkarrari zegozkion Normandiako Arranoaren leinuarekin, izan ere, Antso Azkarrak Arranoa ikurtzat hautatu zuen. Normandiako gerlari trebatuen leinu horrek Ebroko Ibarraren Errekonkistan eta Sizilia berreskuratzeko kanpainak parte hartu zuen, besteak beste, eta Siziliako tronua jaso zuten ordainetan. Gainera, leinuko kideak Ingalaterraren manupeko leialak ziren, eta ondorioz, Rikardok ez zuen dudarik izan leinu honekiko loturak estutzeko, haren jabetzako lurren babesa segurtasunez bermatu ahal izateko. Halaxe adostu zen Limassolen (Zipre) formalizaturiko komenentziazko ezkontza hau. Nafarroako printzesa Mesinaraino abiatu zen haren amaginarrena Leonor Akitaniakoaren konpainian, eta han Normandiako ahaideek harrera egin zioten, Ekialdera ontziratu baino lehen. Haren ezkonsaria, Baxenabarren zituen Donibane Garaziko eta Rokabrunako gazteluak, azken ezkontza-horniak, Gaskoiniako Konderria. Klausula hauek ez ziren behin ere bete.

Bi Nafarroen arteko loturak

Une horretatik aurrera, beste lurralde batzuk Nafarroako koroarekin bat egitera bultzatu zuten egoerak eta inguruabarrak gertatzen hasi ziren. Denborak aurrera egin ahala osatuz joan zen prozesu honen ondorioz, aniztasun handiko lurralde aparta sortu zen, zeinetan, haran, parrokia edo “herrialde” bakoitzak koroarekiko loturaren araberako ezaugarri bereziak zituen. Lotura horrek eman zion izena eta izana Baxenabarreri.

Mendetako lotura horretatik, aztarna immateriala gelditu da Nafarroako egungo biztanleengan: nafarren deituretan dauden Baxenabarreko toponimo ugariak. Adibidez, Arbeloa, Armendariz, Baigorri, Beorlegi, Isturitz, Irulegi, Jaso, Lakarra, Mendibe, Mongelos, Oses, Ioldi edo Zaro, joan-etorriko bide horren aztarna bihurtu direnak. Bakoitzaren jatorria ezagutzeko, deiturak jatorrizko herriekin lotzen dituen mapa interaktiboa jarri dute.

Berenguela de Navarra y Ricardo Corazón de León

Ricardo Corazón de León rompió su compromiso con Adelaida, hermana del rey de Francia, y solicitó la mano de Berenguela de Navarra. Preparado para embarcar hacia la III Cruzada le preocupaba la estabilidad de sus posesiones continentales en su ausencia. Cambió de estrategia y pidió a su madre Leonor de Aquitania, que negociase el matrimonio con la princesa Berenguela de Navarra.

Sin duda su elección tuvo mucho que ver con el linaje normando del Águila, al que pertenecían la infanta navarra y su hermano Sancho el Fuerte, quien adoptó el Águila, como emblema propio. Esta estirpe normanda de experimentados guerreros había participado, entre otros episodios señalados, en la Reconquista del Valle del Ebro y en la recuperación de Sicilia, cuyo trono recibieron como recompensa. Además sus miembros eran fieles vasallos de Inglaterra, por lo que Ricardo no dudó en estrechar lazos con este linaje como fórmula segura de protección de sus dominios. Así se acordó este matrimonio de conveniencia que se formalizó en Limassol (Chipre). La princesa navarra viajó acompañada de su suegra, Leonor de Aquitania, hasta Mesina y allí le recibieron sus parientes normandos, antes de embarcar hacía Oriente. Su dote, los castillos bajonavarros de San Juan Pie de Puerto y Rocabruna, sus arras el Condado de Gascuña. Ninguna de estas cláusulas se cumplió.

Vínculos entre las dos Navarras

A partir de este momento se desencadenan determinadas situaciones y circunstancias que irán propiciando la vinculación de otros territorios con la corona de Navarra. Se trata de un proceso escalonado en el tiempo y plural en las formas, que tuvo como resultado la formación de un territorio singular y diverso en el que cada valle, parroquia o “país” presentará unas peculiaridades específicas, producto de su vínculo con la corona. Es precisamente este vínculo lo que dará cohesión y sentido a la Baja Navarra.

Como resultado de este vínculo secular, ha quedado un vestigio inmaterial entre la actual población de Navarra: La abundante presencia de topónimos bajonavarros entre los apellidos de los navarros. Baste señalar, a modo de ejemplo, algunos como Arbeloa, Armendariz, Baigorri, Beorlegui, Isturiz, Irulegui, Jaso, Lacarra, Mendive, Mongelos, Osés, Yoldi o Zaro que son huella indiscutible de este camino de ida y vuelta. Para conocer el lugar de origen se ofrece un mapa interactivo que relaciona los apellidos con el pueblo de origen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa