(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGek “Ibilbide osasungarriak” ekimenaren baitan erietxearen inguruetan gaixo, familiakide zein langileek egin ditzaketen lau ibilbideak aurkeztu ditu asteazkena, 2018.eko urriak 10


Osasunbidearen Gizatiartze estrategiari loturiko proiektu honek erietxeko erabiltzaile guztien artean osasun fisikoa zein animoaren hobekuntza bultzatzea du xede


Ezker eskuin: Merino, Soria, Zelaya eta Sorbet, proiektuko partehartzaileekin batera. ( irudia handitu )

Osasun Zaintzako zuzendari, Maite Soria, NOGeko lorategien zaintzako nagusi, Juan Mari Zelaya eta Txaro Sorbet erizainak Nafarroako Ospitale Guneko “Ibilbide osasungarriak” proiektua aurkeztu dute gaur goizean. Ekimen honek gaixo, laguntzaile zein langileen arteko komunikazio eta topaketa erraztu nahi du, erietxea inguratzen duen ondare natural, harrigarri eta bakarra probestuz. Proiektu honen barruan erietxearen inguruan egin daitezkeen, neurri ezberdinetako 200 edo 2.000 metro arteko, ibilbide irisgarriak eta argiztatuak aurkeztu dira. Ibilbide horietan zehar gainera hainbat espezie ikus daitezke, adituen arabera, askotarikoak eta bakarrak.

Proiektu honen helburua gaixotasun bat jasaten ari den pertsonari, ikuspegi oso batetik, bere osatzean eta prozesu terapeutikoan kanpoko espazioa, erietxea inguratzen duen zonalde berdea, txertatzea da. Hala, posible den kasuetan bakarrik, familiakideek lagundurik, gaixoek erietxean ingresatuta egoteak dakarren egoera kalteberatik distraitzeko aukera izango dute.

Proiektua aurkeztu ostean, bertaratu direnek ibilbideetako bat egiteko aukera izan dute. Amaieran, Silvia Marambio olerkariak olerki bat errezitatu du eta NOGeko Salus-abeslariak Abesbatzak “Baratze bat” kantua eskaini du.

Bere hitzaldian zehar, Soria zuzendariak, ekintza ezberdinen bitartez Nafarroako Ospitale Gunea gizatiartzeko egindako lana eskertu du. Nafarroako Osasun Sistema Gizatiartzeko estrategiaren baitan gaixoa tratatzeko bestelako modu bat bultzatzen ari da, gaixotasuna edo prozesua arretaren erdigunean jarri ordez, pertsona berari garrantzia emanez.

Soriak gaixotasun bat jasaten ari diren pertsonen egoera animikoa orekatzera bideratutako ekintzak bideratzearen garrantzia azpimarratu du, aisialdirako zonaldeak moldatuz, era honetara artatutako pertsona guztien gogogabetasunerako. “Ibilbide osasungarrien” kasuan, naturan ibilbide bat egiteak dakartzan onurak aipatzen dituzten ikerketa zientifikoak aipatu ditu, “aire libreko ekintza hauek egonaldia goxatzen dute, eta gainera, osatzea arintzen dute”.

Lau Ibilbide Osasungarri

“Ibilbide Osasungarriak” proiektuak 4 ibilbide ditu: 200, 300, 800 eta 2.000 metroko ibilbideak ospital inguruan.

Lau ibilbideak irisgarriak, oztoporik gabekoak eta ondo argiztatutakoak dira. Horietariko bakoitza egurrezko balizekin dago markatua, kolore ezberdinekin, larrialdi kasuan, berehala topatzeko aukerarekin. Guztiek gainera, eserleku eta zakarrontziak dituzte. Edozein puntuetatik izango da ibilbideetara heltzeko aukera, nahiz eta, Nafarroako Ospitaleko zein Virgen del Caminoko lehengo sarreretan, ibilbideen inguruko informazio panelak kokatu diren.

Halaber, izaera berezia duten 15 zuhaitz identifikatu dira ibilbideetan zehar, hala nola, Araukariak, Sekuoiak edota Himalaiako zedroak. Guztiek etiketa bat dute beraien izenarekin, gaztelaniaz, euskaraz, latinez eta animoari eta esperantzari lotutako olerki edo gogoetekin, zeintzuk egoera, urtaro edo gaiaren arabera aldatuko diren.

Azken finean, zonalde hau ariketa fisikoa egiteko erabili izan ahalko da, emozioak lasaitu eta animoa zaintzeko, modu honetara gaixoen, familiakideen, laguntzaileen zein langileen osasun fisikoa eta psikikoa hobetuz eta erietxean dauden bitartean beraien ongizatea hobetuz.

NOGak www.paseossaludables.navarra.es webgunea sortu du ibilbideen eta bertan dauden zuhaitzen informazio zehatza, olerkiak zein abestiak jasoz.

Arduradunak eta partehartzaileak ibilbidearen hasieran. ( irudia handitu )

Gizatiartzea eta praktika onak

Gizatiartze eta praktika onen estrategiaren baitan NOGeko lehentasunetariko bat da ohean dauden gaixoen mugikortasun azkarra. Ospitaleko zeinbait guneetan gaixo horiekin gelatik kanpo ibilbideak egiteko protokoloak zehaztu dira, beraien osasun fisikoa eta psikikoa hobetuz eta erietxean ematen duten denbora laburtuz.

Era berean, “Ibilbide Osasungarriak” proiektuak, NOGak espazio fisikoak atontzeko lerroari erantzuten dio. Izan ere, zaintzaren bikaintasunarekin lotuta Pertsonan eta Familia ardatz duen zaintzarako gida berria txertatzea du xede NOGak.

Proiektu honekin, gainera, inguru osasungarri eta atseginagoa lortu nahi da, zeina bertan lan egiten duten profesionalek ere erabil dezaketen.

Proiektu integratzailea

“Ibilbide osasungarriak” ekimena proiektu integratzailea da, hainbat arloetako profesionalek osatutako taldeak zuzendua: Maite Soria, NOGeko Osasun Zaintzako zuzendaria; Juan Mari Zelaya, NOGeko lorategieen mantenuko nagusia; Chus Ancin eta Txaro Sorbet gizatiartzearekin arduratutako erizainak; Mikel Belasko ‘Árboles viejos y singulares de Pamplona’ liburuaren idazlea; Javier Rey, www.rutasnavarra.com webgunearen sortzailea; eta bertan parte hartu dute ere Iruñeko Udaletxeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zein Iruñeko ‘poetas itinerantes’ taldeko olerkariek eta Roberto Jaukikoa basozainak.

Ingurua atontzeko lehen fase honek 5.000 euroko inbertsioa izan du guztira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa