(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esako urtegiaren eskuineko mendi-hegalaren egonkortasunari buruzko azterketa-lanak esleitu dira asteazkena, 2018.eko urriak 10


Zazpi hilabeteko epean amaituta egongo da, eta azterketan gai horretan adituak direnek parte hartuko dute


Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, Esako urtegiaren eskuineko mendi-hegalaren segurtasunaren egonkortasuna eta ebaluazioa aztertzeko lanak esleitu dizkio Geoconsult España, Ingenieros Consultores SA enpresari 222.337,51 euroren truke; hau da, lizitazio-prezioa %24,99 jaitsi da.

Foru Exekutiboak jarduera horren berri izan du gaurko bileran. Hain zuzen ere, pasa den astean, Elizalde kontseilariak behin eta berriz agertu zion Ingurumeneko Estatuko idazkari berria den Hugo Morani Esa handitzeko lanen egoerarekiko kezka, eta azaldu zion, "zalantza garrantzitsuak daude presaren eskuineko mendi-hegalaren segurtasuna dela-eta, nahi den segurtasun hori lortzeko iragarritako obra berriak eraginkorrak diren ala ez argi ez dagoelako".

Azterketa 7 hilabeteko epean egin beharko da. Esa presaren eta mendi-hegalen eredu geologikoa, hidrogeologikoa eta geoteknikoa ez ezik, eredu sismotektoniko espezifikoa ere sortu behar da. Hartara, eredu horretatik abiatuta, egonkortasuna aztertuko da presaren egoeren hipotesi ezberdinetan, hazteko lanak aztertzearekin batera, gertaera arrunten zein apartekoen aurrean. Horretarako, zenbakien eredu modernoenak erabiliko dituzte, hegalaren hiru dimentsioko eredua sortzeko. Horrela, hazteko obren ondorioz presak duen segurtasun-maila ebaluatu ahal izango da eta arrisku-maila ezberdinak baloratu, Babes Zibileko jarduera-protokoloak ezartzeaz gain. Modu horretan, urte hauetan zehar segurtasunaren inguruan sortu diren zalantzak argitu ahal izango dira.

Enpresa esleipendunak egingo ditu lanak CIMNErekin (Ingeniaritzako Zenbaki Metodoetarako Nazioarteko Zentroa) elkarlanean (Kataluniako Unibertsitate Politeknikora adskribatua). Gainera, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko bi katedradunen eta mendi-hegalen egonkortasunean ospe handiko nazioarteko aditu baten aholkularitza dute.

Aurrekariak

2015eko abenduaren 23ko akordioaren bitartez, Nafarroako Gobernuak Departamentu arteko Lan-talde Teknikoa sortu zuen, hiru Departamentuko langileek osatua: Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia; Garapen Ekonomikoa; eta Landa-Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa. Horren eginkizuna zen Gobernuak ezagutu dituen eta espedientean jasotzen diren txosten tekniko guztiak kontuan hartzea eta Gobernuari dagozkion akordioak hartzea proposatzea.

2016ko ekainaren 21ean, Esako presa hazteko lanen hainbat segurtasun-alderdi ebaluatzen zituen Txosten teknikoa egin zuen lan-taldeak; bertan, zenbait ondorio agertzen ziren, eta, amaieran, Nafarroako Gobernuari gomendatzen zion obrak gerarazteko, mendi-hegalaren eta egungo presaren segurtasunari zegokionean, presaren eta haren mendi-hegalen segurtasuna arrazoizko mailarekin bermatzen zuten azterketak definitzen ez ziren bitartean. Ondoren, txosten osagarriak egin zituzten, batetik, 2016ko abuztuaren 22an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (EKH) iragarritako obra berrien inguruan, eta, bestetik, 2017ko urtarrilaren 25ean; azken horretan esaten zen hegalak ezegonkor egoten jarraitzen zuela eta azaleran nahiz sakoneran mugimenduak nabari zirela.

Gainera, lan-taldeak egiaztatu zuen Nafarroako Gobernuari ez ziotela bidali EKHk proposaturiko obra berrien proiekturik ez eta egungo eta etorkizuneko egoeran mendi-hegalaren segurtasunak izango zituen koefizienteak zehazten zituen azterketarik, kontuan hartuta mendi-hegalean egin beharreko jarduera berriak eta hazitako urtegiaren gaineko jarduerak.

Aurrekoa ikusita, 2017ko irailean, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen gai horietako aditu independenteek txostena egitea. Akordio horren ondorioz, aurtengo bigarren hiruhilekoan Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak orain esleitutako kontratua lizitatu zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa