(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarrek politika publikoetan parte hartzeko tresna berriak izanen dituzte

asteazkena, 2018.eko urriak 10


Foru Exekutiboak Parte-hartze Demokratikoaren Foru Lege Proiektua onartu du gaurko bileran 


Transcripción textual del video

Politika publikoetan parte hartzeko eskubidea izatea, Parlamentuari igorritako proposamenen bidez herritarrek Exekutiboa kontrolatzeko gaitasuna izatea eta eztabaida prozesuak, parte-hartze bidezko aurrekontuak nahiz gai publikoei buruzko herritarren kontsultak eskatzeko aukera izatea dira Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen Parte-hartze Demokratikoaren Foru Lege proiektuan bildutako neurri berrietako batzuk.

Politika publikoetan parte hartzeko eskubidea izatea, Parlamentuari igorritako proposamenen bidez herritarrek Exekutiboa kontrolatzeko gaitasuna izatea eta eztabaida prozesuak, parte-hartze bidezko aurrekontuak nahiz gai publikoei buruzko herritarren kontsultak eskatzeko aukera izatea dira Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen Parte-hartze Demokratikoaren Foru Lege proiektuan bildutako neurri berrietako batzuk.

Honela, Exekutiboak, herritarrei botere publikoen erabakietan (Foru Administrazioarenak nahiz toki erakundeenak) parte hartzeko duten eskubidean sakontzea ahalbidetuko dieten lege esparrua eta beharrezko tresnak garatu nahi izan ditu.

Honen bitartez, Exekutiboak erantzuna eman nahi dio gizartean gai publikoetan inplikazio handiagoa izatearen alde zabaldu den eskari gero eta handiagoari, “berrikuntza demokratiko eta publikoaren” funtsezko baldintza dela kontuan harturik. Nafarroako Gobernua eratzeko akordio programatikoan ere, herritarren partaidetza sustatzea aurreikusten zen. Helburu honi begira, Nafarroako Gobernuak Herritarren Partaidetza Bultzatzeko 2017-2019ko Plana onartu zuen ekainean.

Nafarroako Parlamentura igorriko den arauaren testua partaidetza bidezko prozesu baten laguntzaz landu da, erakundeen, gizarte-eragileen nahiz herritarren inplikazioarekin.

Proiektuaren helburuak

Arau berriaren helburua, herritarrek interes publikoko erabaki-hartzeetan parte hartzeko duten eskubidean sakontzea da, eta horretarako, politika publikoen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan parte-hartze egiazkoa eta eraginkorra izatea bermatuko duten bideak sustatuko ditu.

Halaber, lege proiektuak tresna gehiago jarriko ditu herritarren eskura gobernuaren gaineko kontrola egiteko eta politika publikoetan eragin ahal izateko. Administrazioek partaidetza sustatu eta bultzatzeko dituzten betebeharrak ere handitu ditu, Nafarroako Herritarren Partaidetzaren Kontseiluaren sorrera arautuz.

Tituluak

Foru Lege proiektuak 65 artikulu ditu, sei titulutan taldekatuta.

Berritasunen artean, II. Tituluak parte hartzeko hiru bide berri sartu ditu: eztabaida prozesuak, parte-hartze bidezko aurrekontuak eta herritarren kontsultak, kontsulta foroak eta herritarren panelak eta epaimahaiak bezalako bideei gehituko zaizkienak.

Bestalde, III. Tituluak lege arloko ekimenak sustatzeko eta, Parlamentu Irekiaren bitartez, mozioak, adierazpenak, gaitzespenak, galderak, interpelazioak, informazio eskaerak eta Ikerketa Batzordeak bultzatzeko egiazko aukera aitortu die herritarrei. Neurri hauek Konstituzioaren 29. artikuluan jasotako Eskaera Eskubidea konfiguratzen dute, era berritzailean konfiguratu ere.

IV. Tituluak parte-hartzearen antolaketa administratiboa arautu du, parte-hartzearen errealitate guztiak bildu eta bistaratuko dituen webgune baten sorreraren inguruan egituratuz. Administrazioak esparru horren bitartez emango ditu ezagutzera bere prozesu guztiak, eta herritarrek horrexetan defendatu ahalko dituzte beraien proposamenak, sinadurak bildu edota egokitzat jotzen dituzten fitxategiak txertatzeaz gain.

Horren harira, V. Tituluak modu berritzailean arautu du sinadura-bilketa, papereko ohiko sinadura-bilketa baino arinagoa, bizkorragoa eta irisgarriagoa den administrazioak baliozkotutako erabiltzaile eta pasahitzen bidezko sistema bati esker.

Azkenik, VI. Tituluak nafar gizartean herritarren partaidetza sustatu eta sentsibilizatzeko neurriak ditu aztergai, eta foru nahiz toki administrazio publikoak eta herritarrak partaidetzaren funtsezko garrantziaz kontzientziatzea helburu duten tresnen aldeko apustuari eutsi dio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
ProyectodeLFParticipacion.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa