(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk asteazkena, 2018.eko urriak 10


Curriculum egokituko programak zazpi ikastetxeetan finantzatzeko, milioi bat eurotik gorako diru-laguntzak nabarmendu dira  


Milioi bat euro baino gehiagoko diru-laguntzak onetsita Curriculum egokituko programak finantzatzeko 7 ikastetxeetan

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendariari Curriculum egokituko programak finantzatzeko 1.049.790 euroko diru-laguntzak modu zuzenean bideratzeko akordioa onetsi du. Honako zazpi ikastetxe hauek jasoko dute:

Haritz Berri Baserri Eskola (Ilundáin / Ilundain): 307.765 euro; Berriztu Hezkuntza Elkartea (Ilundáin / Ilundain): 18.282 euro; Etxabakoitz Lantegi Eskola (Pamplona / Iruña): 180.800 euro; Puente zentroa (Gares): 180.800 euro; Lantxotegi Lantegi Eskola (Berriozar): 90.400 euro; eta “El Castillo” Lantegi Eskola (Tutera): 90.400 euro.

NPBaren ordainketari lotutako aplikazio informatikoa erabiltzeko Estatuarekin hitzarmena sinatzea adostu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran NPBaren kudeaketa, kontrola eta zuzeneko laguntzen 2018, 2019 eta 2020 urtetako zenbatekoa zehazteko, Estatuarekin aplikazio informatikoa mantentzeko hitzarmena sinatzea onartu du.

Sistema hau finantzatzeko, Exekutiboak 359.352 euro gorde ditu, urteko 119.784, hiru urtetan zehar.

Ablitasko Parke Eolikoaren UEPSren aldaketa jendaurrean erakustea

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Ablitasko Parke eolikoaren Udalez gaindiko Eragina duen Proiektu Sektorialaren (UEPS) aldaketa jendaurrean erakutsiko da; hau da, aerosorgailuen kopurua murrizteari eta aerosorgailuak berriz kokatzeari buruzkoa, Eólica de Navarra, SLk sustatua.

Jendaurrean 30 eguneko denboraldian erakutsiko da. Espedientea interesatuen eskura egongo da Landa Garapene, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, Iruña). Halaber, epe horretan, egokitzat jotako alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrez gain, dokumentua web honetan kontsultatu ahal izango da: www.ExposicionpublicaOT.navarra.es.

Doneztebe-Irurtzun bizikleta bidearen UEPSarengatik kaltetatutako ondasun eta eskubideen okupazioa

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Doneztebe-Irurtzun bizikleta bidearen Udalez gaindiko Eragina duen Proiektu Sektorialean (UEPS) jasotzen diren lanek kaltetutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea premiazkoa izendatu du.

Proiektu honen helburua Doneztebe eta Irurtzun, Plazaola eta Bidasoako bide berdeak lotzen dituen eta Nafarroako Euroveloren zati bat (Iruñatik Endarlatsara) hartzen duen bideen arteko bizikleta bidea egokitzeko beharrezkoak diren baldintzak zehaztea da. Proiektu honek guztira 52km ditu.

Ederbidearen barne kokatzen den ekintza honen aurrekontua 236.845 eurokoa da eta POCTEFAren finantziazioa du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa