(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Manu Ayerdik Nafarroako Truck & Wheel enpresak Pueblan duen egoitza bisitatu du osteguna, 2018.eko urriak 11


Nafarroako ordezkaritza Villatuertan dagoen talde bereko plantarekin lotuta dagoen CEBIren lantegira hurbildu da ere


Transcripción textual del video

Manu Ayerdik Nafarroako Gobernuko zuzendariordeak Nafarroako Truck & Wheel enpresak Pueblan duen egoitza bisitatu du, aste honetan Mexikon duen misio enpresarial eta instituzionalaren barruan. Ayerdik elkarrizketa izan du Carlos Llonisekin Ipar Amerikarako kontseilari ordezkari eta automoziorako ataleko zuzendariarekin, eta hark azaldu dio zeintzuk diren taldearen hurrengo hedapen-proiektuak eta Nafarroako enpresa honek zer jarduera burutzen dituen Mexikoko hiru instalazioetan, bereziki, Pueblan.

Visita de Ayerdi a la planta de TW.

Ayerdi zuzendariordea eta Miren Ausin Nazioarteko Proiekzioko Zerbitzuburua Nafarroako enpresak Pueblan duen instalazioko langileekin eta zuzendariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako ordezkaritzak CEBIren fabrika ere bisitatu du, talde berdinak Villatuertan duen instalazioari lotuta dagoena. Manu Ayerdik Nafarroako Gobernuko zuzendariordeak Nafarroako Truck & Wheel enpresak Pueblan duen egoitza bisitatu du, aste honetan Mexikon duen misio enpresarial eta instituzionalaren barruan.

Ayerdik elkarrizketa izan du Carlos Llonisekin Ipar Amerikarako kontseilari ordezkari eta automoziorako ataleko zuzendariarekin, eta hark azaldu dio zeintzuk diren taldearen hurrengo hedapen-proiektuak eta Nafarroako enpresa honek zer jarduera burutzen dituen Mexikoko hiru instalazioetan, bereziki, Pueblan.

Manu Ayerdik Nafarroako Gobernuko zuzendariordeak Nafarroako Truck & Wheel enpresak Pueblan duen egoitza bisitatu du, aste honetan Mexikon duen misio enpresarial eta instituzionalaren barruan.

Ayerdik elkarrizketa izan du Carlos Llonisekin Ipar Amerikarako kontseilari ordezkari eta automoziorako ataleko zuzendariarekin, eta hark azaldu dio zeintzuk diren taldearen hurrengo hedapen-proiektuak eta Nafarroako enpresa honek zer jarduera burutzen dituen Mexikoko hiru instalazioetan, bereziki, Pueblan.

Truck and Wheel automozioaren sektorerako enpresa multinazional osagarriak 3 fabrika ditu Mexikon (San José de Chiapas, Puebla eta San Luis de Potosí), beste batzuen artean jarduera hauek burutzeko: pneumatikoen mihiztadura, janta industrialak eta ibilgailuen ekoizpen-lerroen sekuentziazioa.

Pueblako fabrikak 255 langile ditu, eta Mexikon dauden hiruetatik handiena da. Fabrika horretan, taldeko gainontzeko egoitzen bezala, premium bezeroei ematen zaie arreta, automozioaren sektorekoak direnei bereziki. Mexikon dituen egoitzez gainera, Truck & Wheel enpresa Espainian, Frantzian eta Portugalen ere badago, eta duela gutxi Estatu Batuetan ere instalatu da.

CEBI Group enpresara bisita

Pueblako bisita osatuz, Ayerdi, Mexikon negozio berriak jarri nahi dituzten nekazaritzako elikagaien sektoreko Nafarroako enpresekin batera, CEBI Groupen izan da, Nafarroarekin lotura duen beste fabrika bat.

Igor Beriguiristáin nafarrak fabrikako zuzendari nagusiak eta multinazionalaren administrazio-kontseiluko kideek egin diete harrera. CEBIk, Huamantlan (Pueblatik hurbil), 154 langile eta 36.000 metro karratuko instalazioak ditu, eta taldeak Villatuertan (lehengo Zertan) duen fabrikari lotuta dago.


Visita de Ayerdi a la factoría de CEBI en Puebla.

Villatuertan ere fabrika bat duen Cebi multinazionalaren instalazioetara bisita. ( irudia handitu )

Manu Ayerdik, Truck & Wheel eta CEBI adibidetzat hartuz, atzerrian lan egiten duten pertsona nafarren ahalegina eta konpromisoa azpimarratu ditu, eta hango esparruan dauden enpresek bizi izan duten nazioartekotze-esperientzia ezagutzeko aukera baloratu du.

Halaber, atzerrian ezarritako enpresen zeregina azpimarratu du, Nafarroako enpresa-ehunduraren nazioartekotzearen abangoardia baitira.

Gogoratu behar da Frantziaren atzetik Mexiko dela munduan Nafarroako filial gehien dituen bigarren herrialdea, 32 enpresa nafarrekin. Bisitatu diren enpresak automozioaren sektorekoak dira. Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan Mexikoko merkatua estrategikotzat jotzen da bai sektore horretan bai nekazaritzako elikagaien eta energia berriztagarrien sektoreetan.

Mexiko Hirian jarraitu dute bisitaldia

Puebla eta gero, Mexikoko misio instituzional eta enpresarialak Mexikoko Hirian jarraitu du bisitaldia. Manu Ayerdik elkarrizketa egin du Espainiako kontseilari ekonomiko eta komertzialarekin Mexikon, eta enbaxadore espainiarrarekin. Azkenik, Nafarroako ordezkaritza Chihuahuara joango da estatuarekin eta udalerriarekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatzeko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa mexikarrekin bilera komertzialak egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa