(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrogeita hamar motozalek parte hartuko dute bihar Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Los Arcoseko zirkuituan antolatu duten bide-segurtasuneko ekintzan osteguna, 2018.eko urriak 11


Aurten 13 motozale hil dira Euskadiko errepideetan, eta 3 Nafarroakoetan


Zilindrada ertaineko eta handiko motorrak gidatzen dituzten 50 motozalek parte hartuko dute datorren ostiralean, urriaren 12an, Los Arcoseko zirkuituan egingo den bide-segurtasuneko ekintza bateratuan. Ekintzaren helburua da segurtasunez gidatzeko ohitura batzuk sustatzea oinezkoekin eta txirrindulariekin batera ahulena den kolektiboetako batean. Prestakuntza-ekintza Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute Unión de Moteros Europeos sozietatearen bitartez, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan lankidetzan jarduteko Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak orain dela bi urte izenpetu zuten lankidetza-protokoloaren baitan.

Ekimenaren baitan motozikletak segurtasun handiagoz gidatzera bideratutako hainbat ariketa egingo dira. Bertan parte hartuko dutenek oinarrizko kontzeptu praktiko batzuk ikasiko dituzte, hala nola, motozikleta kontrolatzeko eta menderatzeko teknikak, frenatzeko modu ezberdinak, hiriko eta hiriarteko trafikoan izan behar duten posizionamendua edo egoeran araberako trazadura. Era berean, azken belaunaldiko segurtasun pasiboko ekipoak erakutsiko zaizkie, besteak beste, airbaga duten eta istripua izanez gero lesioak izateko arriskua nabarmen murrizten duten motozaleentzako jantziak.

Prestakuntza-saioan Nafarroako Gobernuko Trafiko eta Bide Segurtasuneko buru Eugenio Vila eta Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuera izango dira, eta zilindrada ertaineko eta handiko motorrak gidatzen dituzten 50 motozalek hartuko dute parte bertan. Bi txanda izango dira: batzuek goizez egingo dute saioa, 9:00etatik 13:00etara, eta besteek arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara. Segurtasunez gidatzeko zirkuituko praktika 11:30ean eta 17:30ean egingo da.

Ekitaldi hau antolatu da, batetik, bi administrazioak kezkatuta daudelako gora egiten ari delako errepideetan hildako eta zauritutako motozale-kopurua, eta, bestetik, txirrindulariekin, 65 urtetik gorakoekin, 14 urtetik beherakoekin eta oinezkoekin batera, arrisku-taldeetako bat delako.

Aurtengo urriaren 8ra arte guztira 13 motozale hil dira Euskadiko errepideetan (5 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 3 Araban) eta 3 Nafarroakoetan.

Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea da Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2016an izenpetu zuten lankidetza-protokoloan jasotako gaietako bat.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa