(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak 760.410 euro jarriko ditu kontsultategien funtzionamendua finantzatzeko 2018an osteguna, 2018.eko urriak 11


Laguntzak, guztira, 232 zentrok eskuratuko dituzte. Laguntzak moduluka banatzen dira instalazioen tipologiaren eta azaleren arabera.


Foru Gobernuak 760.410 euroko gastua egiteko baimena eman du Nafarroako udal-jabetzako tokiko kontsultategien eta kontsultategi osagarrien funtzionamendurako. Horrela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko  zuzendari kudeatzaileak erabaki du toki-erakundeei zuzeneko diru-laguntzak ematea, eta hori gaur argitaratu da NAOn.

Diru-laguntza jasoko dute kontsultategi medikoa edo kontsultategi osagarria duten Nafarroako toki-erakundeek, eta, Osasunari buruzko 10/1990 Legean ezarritakoaren arabera, horiek kontserbatzea eta mantentzea bermatzeko betebeharra dutenek. Baliabideak instalazio-motaren eta horien azaleraren arabera emango dira; guztira, 232 zentrok jasoko dute laguntza.

Diru-laguntza lokaletako mantentze-gastuak eta funtzionamendukoak (telefonoa, gasa, elektrizitatea, garbiketa, e.a.) finantzatzeko izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa