(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Erriberako herritarren parte-hartzeari buruzko jardunaldia osteguna, 2018.eko urriak 11


Ollo kontseilariak eta Larrarte alkateak datorren asteartean herritarren parte-hartzeak elkarteen kudeaketa publikoan eta pribatuan duen garrantziaz hausnartuko duen jardunaldia zabalduko dute datorren asteartean


Nafarroako Erriberako erakunde publiko zein pribatuetako arduradunek eta beraien elkarteetako kudeaketan herritarren parte-hartzea bultzatzeko interesa dutenek hitzordua dute datorren asteartean Tuteran gobernu irekiaren inguruko hausnarketan parte-hartzeko. Jardunaldiaren irekiera Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari, Ana Ollo, Tuterako alkate eta EDEReko lehendakari Eneko Larrartek egingo dute.

Jardunaldia goizeko 09:00etan hasiko da Ederren egoitzan eta publiko guztiari dago zuzendua orokorrean, batez ere Nafarroako Erriberako toki entitateetako eta beste erakunde sozial, enpresarial eta aholku-emaile batzuetako politikariak eta teknikariei. Hala jardunaldira joateko interesa dutenek honako loturan eman dezakete izena.

Erakundeen kudeaketan parte-hartzearen garrantziaren inguruko hausnarketa egitearekin batera, lan jardunaldian Erriberako udalek eta bestelako erakundeek abian jarritako esperientzien berri ere emango da. Era berean, toki entitate zein bestelako elkarte ekonomiko zein sozialetan parte-hartzea hobetu eta bultzatzeko ekimenak zehaztuko dira.

Nafarroako Gobernuko Herritarren Partaidetzarako Ataleko buruak, Javier Asín, eta Tuterako UHUNeko Tuterako Hiria Kalitate Katedrako zuzendariorde teknikoak, Angel Mirondok “Herritarren parte-hartzea kudeaketa publikoan eta pribatuan” hitzaldia eskainiko dute.

Jarraian, Eder Partzuergoko kudeatzaileak, Abel Casadok, Nafarroako Gobernuaren aitortza duen, Nafarroako Erriberako Espezializazio Adimentsuaren Lurralde Estrategiaren parte-hartze prozesua aurkeztuko du.

Ondoren, Cascante, Castejón, Arguedas eta Tuterak garatutako parte-hartze esperientziak aurkeztuko dituzte. Sektore pribatuko erakundeen aldetik, Tudela comparte Fundazioak Villa Javier proiektua aurkeztu du, gainera Recicleta elkartea eta Caixabanken egitasmoak ere aurkeztuko dira.

“Parte-hartze publiko eta soziala bultzatzeko aurrerapen eta erronka berriak” mahainguruaren ostean, Pablo Azkona, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak itxiko du jardunaldia.

Jardunaldi hau Nafarroako Gobernuak eta Eder Partzuergoak antolatu dute, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Tuterako Udaletxea eta Erriberako hiriburuko UHUNek lagundurik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Programaparticipacion.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa