(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oreinen orroa, trikuharrietarako bisitak eta landare exotiko inbaditzaileen georreferentziazioaren bidezko bilaketa, Ingurumenaren datozen egunetarako proposamenak osteguna, 2018.eko urriak 11


Horrez gain, hainbat naturgunetarako bisita gidatuez gozatzen jarraitzeko aukera izanen da


Oreinen orroa Belaguan, Ugarrako trikuharrietarako bisita eta Ezkabarten dauden landare exotiko inbaditzaileen bilaketa dira Ingurumen Departamentuaren agendan datozen egunetarako bilduta dauden proposamenetako batzuk. Horrez gain, hainbat naturgunetarako bisita gidatuez eta natura interpretatzeko zentroez gozatzen jarraitzeko aukera izanen da ingurumen-hezkuntzako programaren barruan.

Hala, larunbat honetan, urriak 13, “Oreinaren orroa eta izarrak” deritzon jarduera izanen da Belaguan, Erronkariko Natura Interpretatzeko Zentroak antolatuta. Partaideak 21:00etan elkartuko dira Mata de Hayako aparkalekuan.

Hilaren 12, 13 eta 14an, proposamena hegaztien behaketarekin eta natura interpretatzeko zentroetarako bisitekin osatuko da.

Bestalde, datorren astean,aldez aurreko izen ematea behar duten hiru jarduera nabarmenduko dira. Hartara, ostegunean, urriak 18, doako bisita eginen da Ugarrako trikuharrietara. Partaideak Arroilen Interpretazio Zentroan bilduko dira 16:00etan, Castro de Ugarra eta Castro Cerro de la Peña (Napal) inguruetako trikuharriak eta iruinarriak ezagutzera joateko.

Eta larunbatean, hilak 20, Ezkabarten georreferentziazioaren bidez egingo den landare exotiko inbaditzaileen bilaketan parte hartzeko aukera izanen da. Partaideek Androiden erabiltzaile maila izan behar dute, geoposizionamenduko aplikazioetan hasiberriak izateaz gain. Landa-tailer honetan, mugikorrak, tabletak eta bestelako gailu mugikorrak erabili ahalko dituzte, betiere Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko teknikarien esanetara. Jarduerak 11:00etan hasi eta 3 ordu inguruko iraupena izanen du.

Azkenik, igandean, hilak 21, Ablitasen paseoan ibiltzeko aukera izanen da, estepako zein nekazaritzako paisaiak ezagutzu, baloratu eta miresteko, espezie berezi eta bereizgarrien presentzia errazten duten jardunbide egokiak aitortzeaz gain. Tuterako Mugarteko Basozaingoak antolatutako jarduera honek 11:00etan hasi eta bizpahiru ordu inguruko iraupena izanen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa