(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkidetzaren inguruko esperientziak partekatu dituzte Nafarroak eta Holandako VHTO erakundeak ostirala, 2018.eko urriak 12


Hezkuntza kontseilariak Skolae programa aurkeztu dio VHTO erakundeko zuzendariari, Nafarroako gobernuko Hezkuntza departamentuaren hezkidetza estrategiaren programa nagusi gisa, STEM-ikasketekin lotutako gainerako ekintzekin batera 


Solana kontseilariak SKOLAE programa aurkeztu dio VHTO erakundeko Cocky Booij zuzendariari. ( irudia handitu )

Maria Solana hezkuntza kontseilaria, Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perez eta Ebaluazio, Kalitatea, Formakuntza eta Berdintasuna zerbitzu-zuzendari Aitor Lakasta, VHTO (National Expert Organization On Girls/Women And Science/Technology) erakundeko zuzendari Cocky Booijekin elkartu dira. Erakunde holandarrak Amsterdamen du egoitza eta hamarkadak daramatza hezkidetza eta genero arteko berdintasuna lantzen. Egunotan Holandako hiriburuan egiten ari den IKT eta hezkuntzaren inguruko jardunaldietan da Nafarroako delegazioa eta bidaia baliatu dute VHTOrekin bilera egiteko.  

VHTO erakundearen egiteko nagusia emakume eta neskatoen artean STEM ikasketak sustatzea da, Zientziak, Teknologiak, Ingeniaritzak eta Matematikak. Hain justu, ikasketa arlo horien ezagutzan eta lan-esparruan emakume gutxi aritzen dira eta bai Nafarroako gobernua, bai Holandako agintariak ekintza zehatzak eta plan estrategikoak sustatzen ari dira desberdintasun hori konpentsatzeko.  

Erakundearen eta Hezkuntza departamentuko ordezkarien artean izandako bileran hezkidetza esperientziak elkartrukatzeko aukera izan dute biek ala biek, puntu asko baitituzte komunean; hala nola, "desberdintasun horiek konpentsatzeko hezkuntza arlotik egiten den lana, irakasleen trebakuntza sustatuz, ikasleei zuzendutako ekintza zuzenak garatuz nahiz aipatutako esparru horietan enpresen parte hartzea sustatzeko lan eginez", adierazi du Solana kontseilariak.


Ezkerretik eskuinera, Lakasta, Booij, Solana eta Pérez Holandan izandako bileraren ondoren. ( irudia handitu )

Hala, hezkuntza departamentu-buruak Skolae programa aurkeztu dio VHTOko zuzendariari, "Nafarroako gobernuko Hezkuntza departamentuaren hezkidetza estrategiaren programa nagusi gisa", STEM-ikasketekin lotutako gainerako ekintzekin batera: Lanbide Heziketa Plan Estrategikoa eta gobernuaren Planeta-STEM ekintza. Bileran, gainera, etorkizunean ekintza bateratuak egiteko aukeraz aritu dira, genero arteko desberdintasunak murrizteko egiten diren ekintzak hobetze aldera, VHTOko zuzendariak aipatu bezala, "gizarteari berari talentu galera izugarria eragiten baitio".

VHTO erakundeak lau hamarkada daramatza arlo horretan hezkuntza esperientziak praktikan jartzen Holandan eta munduan aitortza handia lortzeaz gainera, erakunde ofizialak, herrialdeko erakunde eta enpresak eta nazioarteko konpainiak inplikatzea lortu du. Halaber, Nafarroak arlo horretan ibilbide laburragoa badu ere, dagoeneko martxan den SKOLAE programa dauka, estatuan aitzindaria den programa handinahia. Cocky Booij VHTOko zuzendariak oso ondo baloratu du programa, Europar Batasunean diren ekimenen artean argiena, zehatzena eta ulergarrienetako dela esanez. Hezkuntza kontseilariak, bestalde, esperientzia holandarretik ikasteko aukera apartatzat jo du bilera eta eskertu egin du Nafarroako gobernuarekin elkarlanean aritzeko VHTOren prestutasuna.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa